Etxalar (Nafarroa)

Gisua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero lanak… pues hemen gisua ere, gisua egiten zen, gisua. Gisua badakizu zer den? Harria, hori... harria erretzen da, badakizu? Harria erre, eta hori ibiltzen zen pues, ibiltzen genuen, landari emateko abonu bezala.
- A... ona da bai, bai.
- Hagitz ona bai, bai. Horrek arintzen du eta, gero ibiltzen genuen paretari emateko, zuritzeko. Eta, masa, masa egiteko, rebokoak, kanpoko aldeko... zuri hori, reboke masa hori emateko ibiltzen genuen.
- Hauek betetzeko, ez? Edo baita ere…?
- Ez, ez, ez, pareta, pareta biltzeko, kanpoko... zuri hori nola, hori leundu eta gero zuritu. Hori egiten genuen legarra eta gisua nahasi, eta... orain zementuarekin bezala, pues orduan gisuarekin.
- Hori tapatzeko?
- Bai, bai, pareta biltzeko. Hori egiten genuen.
- Eta e... eta gisua nola egiten da zehazki? Edo zer...?
- Gisua? Hori... aste batez... sutan, osea, labeak badira espresak...
- Kisu labeak, ez?
- Bai, gero, batzuetan burdin batzuk eta... harriak holako harri multzoa, ongi plegatua. Gero aste batez egonen zen... garretan, guritu egiten zen, eta gero bi egun edo... bi egun noski hoztera uzten zuten. Eta gero, gure aita zenak bereizi egiten zuen zurixeagoa eta granza. Granza erraten genion, izaten zuen holako hare bat bezala, legarra bezala hura erretzen zena, eta hura gelditzen zen legar beti. Eta horixkoena bereizi. Bederatziga… landarako balio zuen edozeinek, baina zuritzeko ez, zuritzeko ahal bezain zuria eta… finena behar zuen.
Eta gero harri hura... ahal bazen, bero... beroa zelarik oraindik barrika batean hura paratu eta bainu bat egin. Ja neurria izaten genuen, hori aunitz egina nik, eta gero, harria ba... bota harat eta, hasten zen pixka bat hartzen zuen ura harriak, txupatzen zuen “xxx…” fuerte eta pixkanaka hasten zen irakiten ura, eta azkenean hasten zen irakiten baina terriblea, irakin “pu! pu! pu! pu!” baina fuerte... ur hori. Eta momentu hartu behar zenuen haga batekin, mugitu harria fuerte, urratzeko, zertaz bertzenaz gelditzen zen masa egina, zolan. Eta irakiten ari zelarik, gero ahal bezain guztia aguantatu behar zenuen, mugitzeko. Eta gero, egiten zenuelarik ja paratzen zenuen balde bat ur, eta berriz aritzen zen irakiten oraindik. Eta ja azkenik, dena ja... likido egiten zelarik, ura ematen zen eta pixka bat nahasi, eta nahasi, eta nahasi, eta nahasi, eta nahasi, eta gero deposituak.
Guk igual, urtean… bai, lau-bost mila litro, bai, saltzen izanen ziren, gisua etxeetara, zuritzeko, zuritzeko. Orduan dena, baserrietan dena, etxeetan dena zuri. Gisua izaten zen zuritzeko, gisua. Hori eta gero, ibiltzen zen pues, morteroa egiteko, paretak apaintzeko. Gisu... pues hori, hori izaten zen hemengo... pintura, eta fatxadak dena hori zen, gisua.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia