Etxalar (Nafarroa)

Zerriak mendian gaztainez gizendu

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Ink.): Eta lehenago izaten ziren, zerriak egiten ziren utzi, gaztainetara joateko... zerriak, mendian...
- Bai, lehenago… ez zen orain bezala, orain saltzen dira zerrikumeak, batzuk... jateko txikiak, erreta, eta bertzeak berriz etxeetan gizentzeko, umeak eramaten dira. Lehenago berriz izaten zen bargoa. Bargoa... zen zerria... urtekoa edo... horrela, eta, horiek egiten ziren zikiratu, gero gizentzeko, eta gaztainan gizentzen ziren, eta pagatxa... pagatxa urteak tokatzen ziren pagoa...
- (Alaba): Baina gero izaten zen hori, e... ja herriko etxeek izaten zuen, ematen zuen ahal... edo... erraten zuten ja zerria biltzeko eta gehiago ez uzteko...
- A, bueno, hori orduan hemen gaztaina inportantea zen, joe, gaztaina denboran esperoan egoten zen, zergatik ere... lehenago erran dudana... miseria izaten zen. Eta, gaztaina bildu, eta gaztaina saldu. Harekin pagatzen ziren dendetako zorrak eta... eta erosi ere bai, orduan, konparaziotara oinetakoak, abarkak berriak, galtzerdi txapin… berriak, eta erosi eta, joe, orduan gaztainarekin moldatzen zen. Eta, jana igual, etxean ere otordua, igual afaria gaztainekin, zerria gizentzeko, eta... zerbitzu terriblea zen gaztaina.
- (Alaba): Eta hori nola deitzen zion, Aiuntamientuak erraten zuelarik...
- A, gero, horretaz ere... bakoitzak bere terrenoa izaten zuen, gaztainadia, bere mugarriekin, bere terrenoa. Eta, bahikuntza bai jartzen zen, mendian azienda izaten zen: ardiak eta... zerriak ere... baserrietan eta libre, ba herrian ere bai, orduan herrian ere zerria dena libre izaten zen. Eta, joaten ziren gaztainadietara, eta gaztaina jaten baitzuten, eta... jolin, partikularrak bildu behar zuena aziendak jaten! Paratzen zen bahikuntza, bahikuntza. Almirantea eta izaten zen orduan mendiko... guardamontea deitzen zitzaiona herrian, bueno, gure denboran izaten zen Santos hemen Martiñonean, eta horiek egiten zuten multatu, multatu... bildu, eta gero honenbertze multa pagatu behar zenuen, haiek biltzen... biltzen zuten horrat, bazter horretara, Aiuntamientuarena izaten zen.
- (Lag.): Eta bahikuntza hori zer zen?
- Eta horixe, bahikuntza erraten zaio bai, bahikuntza... Alfontsok meza ondoan, orduan bandoa jotzen zuen, abisuak eta horrela: "Eta, bueno, heldu den... bihartik, igual astelehenetik izanen da bahikuntza gaztainadian".
Eta, fo! Lan polita izaten zen ba azienda kontzen! Ardiak eta, martxa politean menditik eta, hori... haize hegoa eta hasten zuelarik eta... eta, honat etorri… eta hemen multatu. Eta... partikularrak, jendeak ere biltzen ari zenak eta igual harrika eta mina eman eta... denetik. Baina bahikuntza hori izaten zen, multa, ez dakit zenbat izaten zen orduan baina... baina... nahikoa izaten zen. Eta hor pasatzen genuen, ni oroitzen naiz e, bahikuntza denbora guztian Miakan, hau, Tomas Kaltxku hau, gure etxean hartua hori zerbait ere, pagatu edo ez dakit, edo. Eta bazkaria... amak eramaten zigun Miakara eta gu ardi zain, gaztainadietan sartu gabe.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia