Etxalar (Nafarroa)

Emakume baserritarren bizitza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pues, goizean jaiki, eta zazpi behi baldin baziren heian, eta zazpitik bortz jetzi behar baziren, bida edo hiru emakumearenak izanen ziren, hori fijo. Eta gero handik etorri eta pues... nada, gosari txikia egin, eta gero zerriak baldin baziren haiek bazkatu, oiloak bazkatu, eta gero gosaria prestatzen hasi. Eta gero... pues, eguerdiko martxa paratu, eltzaria edo eltzea erraten zaio hemen, kostunbrea hala da, eta hura paratu eta, uda baldin bazen, pues, belar pikatzera, edo arto jorrara, edo... horietara gizonak joanak izaten ziren eta haiekin batean joan; eta orduan nola zen ordua ordu zaharra edo erraten zena, orain baino bi ordu gibelago, hamaikak aldera artio horrela ari, eta, orduan bazkari hondarra prestatzera etorri. Eta bueno, berriz ere behiak bazkatu, bazkari hondarra prestatu eta gizonak etorri orduko pues... mahaira.
- Orduan emakumeek gizonen lana gehi...
- O! Horrengatik erran dizut nik; nik berriz jaio behar banu, emakumea ¡ni pensar! Zuek beharbada tokatu zaizuen denbora horietan bizitzea, nik alaba bat badut eta hark hala erraten du: “Oi, ni emakumea izanean satisfetxo nago!”; bai, dituzuen... dituzuen galekin! Aber! Bueno, lanean eta bizi bai, orain ere ni ez naiz batere kontra lana, orain lana jendeak lan aunitz egiten edo nire iduriz, baina... hombre! Lan egin eta dirua, laborantza ez da hori, e! Hagitz diferentea da! Eta emakumea gainera beti... klaro, gizonak izan dira beti pixka bat... oraingo gizonak nik uste pixka bat bajatu diren kategoriaz, norbait ere behar badute, beharko noski! ¡Anda no! Emakumea pixka bat... nire iduriz ari zarete zuen... zuen dituzuen posibilitateez baliatzen. Baina guk hori ez genuen, laborantza batean ateratzen den dirua biena bai, baina ff! ez dakit; biena den gauza bat behin ere ez da zurea, e! Eta... horrela. Gero, pues, handik aitzinera, pues, bazkaldu eta uda baldin bazen siesta egin, eta arratsaldean, pues, berdin, gauza bera, berriz ere…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia