Etxalar (Nafarroa)

Haurrak zaintzea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orain bai, aspaldiko urteetan bainua, baina orduan ez zen, barreño batean garbitu, eta... klaro, barreño handi batean paratu ur epela eta han garbitu.
- (Senarra): Pañalik ez zen usatzen...
- Bai, pañalak... diferenteak, usar y tirar ez, hori ja hagitz berria da! Orain klaro, orain aunitz gurasori aditzen diogu: “Oi ,ama, bai haurrak lana!”. Bai, lehenago bezala denak garbitu behar balituzte! Eta klaro, labadora ere noiz?! Arrunt berandu, han eskuz garbitu behar zen arropa dena! Eta... diferente, hagitz diferentea zen, bizia aunitz nekosoagoa zen orain baino.
(…)
Bai, pañuak ziren. Paño ttxiki bat paratu bere parteetan, eta gero izaten ziren pues... oraingoen aldean arrunt diferenteak, paño handi batzuek haurra inguru-inguru egin, eta gero paxa bat, paz… orain en cambio ez duela estutu behar, eta orduan... orduan estutua izaten zen berriz. Bai, zabala, horrela, paxa bat zabal-zabala, trapuzkoa, eta haiekin inguru-inguru egin eta bere partetaraino eta petxoraino. Eta gero haiek korda batzuk bazituen, eta haiekin lotu, baina, klaro, paño hura gero beti garbitu behar zen. Haurra egunean, txikia delarik behinik behin, aldatu behar duzu aldi multzoan, eta... gero, pues, beti garbitu behar dituzu horiek, garbitu eta idortu eta... berriz paratu, martxan. Oraingo horiek ez, orain aber! orain bildu-bildu egin eta basurara, yasta! Baina...!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia