Etxalar (Nafarroa)

Auzolana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Eta, auzolanak izaten ziren, ni Aiuntamentuan nintzen denboran bi egun izaten ziren, baina uste dut hiru egunetaraino ere izan zirela. Eta egun bat egin behar izaten zuten Aiuntamentuarentzat, hura mendian mintegietan. Eta ez bazuten egiten kobratzen zen; nire denboran... ni Aiuntamentuan nintzen denboran berrogei duro, berrehun pezeta kobratzen zen. Hura izaten zen kastigua, aunitz ez zen joaten, baina aunitz joan ere bai. Eta egiten genuen plantazioneak, egun hartan, plantazioneak... urte batean alde batean, bertzean bertzean.
(…) Eta bideetan ere bai; gero izaten zen bertze eguna bide txarrak konpontzen. Eta bide txarrak konpontzean ere batzuk abilak izaten ziren, eta Aiuntamentuak erne samar egon behar zuen, beti badakizu, irri egitera ez zen utzi behar! Papera ematen baldin bazenion eguerdi aitzinean, igual, baziren arratsaldean etortzen ez zirenak, eta hori, harat arratsaldean joaten zenak erraten ziguten guri:
- Aizak! Hik horri eman diok papera, arratsaldean ez duk etorri!
Eta:
- Bueno, ez apuratu! Heldu den urtean badakit noiz etorri! Etorriko naiz ilunabarrean!
Klaro, denak ez... ez baikenituen kontrolatzen ahal! Eta denen gainean egon! Batzuk bide batean, bertzeak bertzean eta, batek zona bat hartzen genuen eta joan eta ordu erdi bat edo ordu bat egiten nuen grupo batekin, eta bertze bidera joan eta bertzean ari zirenak, eta, horrela egiten genuen.
- (Ink.): Eta grupoak nola egiten zenituzten?
- Ez, baziren kostunbreak. Auzo batekoak biltzen ziren denak puntu baterat, eta orduan erraten du, bueno, auzokoak berak, erraten dute:
- Bueno, holako lekutan hagitz gaizki dugu bidea.
- Bueno, hala goazen! Zoazte, ari zaitezte han zuek! Gero etorriko naiz bertze buelta bat ematera!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia