Euskararen egoera Etxalarren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2015(e)ko urtarrilaren 03a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: ETL-001/004
- Kodifikatzailea: Libe Eizagirre Agoues
- Gaia(k): Euskara » Euskararekiko sentimendua , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Bueno, euskara aldetik ez da egongo hainbeste desberdintasun ala bai?
- Ez, ez. Beti lesakarrak gure euskarakin sartzen die, guk hitz batzuk diferente erraten ditugu; beraiek gotti-betti eraten dutena guk goiti-beiti erraten dugu ta, holako hitz diferentzia batzuk badaude biño ez.
- Euskara maillatik ni bai sortu zaizkiten nere gelakoak, Berakoak izaten ziren eskolatik heldu zirenak, ikastolatik heldu zirenak edo baita monjatatik heldu zirenak. Ta monjatatik heldu zirenak bai B ereduan, B eredukoak zirela ordun, bai gehiago, joera gaztelera egiteko. Ta igual batzuk kosta eta lagun artean eta gehio erdaraz. Hori Berako batzukin baiño bertzela euskara aldetik ongi.
- Bai denak ere nahiko euskaldunak ta gu bezalako batzuk gazteleraz iteko nahiko lan... holakok ere bai tartin.
- Bai, hemen bestela umetan herrian dana euskeraz?
- Dena!
- Bai, gu bizi-bizi euskaraz bizi gara.
-Bai.
- Ta erderaz nun ikasi duzue edo?
- Pues hemen, eskolan asignatura zela gaztelera biño, hori zer zen astian bi-hiru ordu?
- Bai, hombre gaztelera betitik sartu izan digute biño guk ere gaztelerakin batera frantsesa eman dugu, ordun, nik aunizten erratzen dut nik gazteleraz in biño, bahiago dut frantsesen in. Ze igual hanka sartu bitan iñen dut biño frantsesekoa dago justifikatuago bezala ordun... Ta nola hemen bertan dugun frantsesez ari direnak, pues horixe. Bai biyek.
- Ta gaztelera Beran ere bai, institutun asignatura zela gaztelera biño, kosta...
-Ta in beher baldin bada iten da, ze erremedio, ez? Biño oain kanpora joan garenin, Donosti igual euskaldunagoa da baiño honek Gasteizen ya pues...
- Bai, biño hala ere, nire oain ez in gazteleraz eeh!
- Nik asignatura batzuk bai ematen ditut gazteleraz hor unibertsitatin, ze euskarazko taldik ez daude edo euskarazko bueno, gazteleraz asignatura batzuk ta bueno, beti igual matematika euskaraz in ta, oain matematika hori gazteleraz itia kosta bai baiño bueno, iten da danera bezela; ze remedio!
Egilea(k): Oihana Lado
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!