Espartza: Eguberrietako ospakizunak abantxu desagertuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESZ-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bera gaztea zenean, eskean irteten ziren Eguberrietan. Ez du euskarazko gabon-kantarik oroitzen. Jada ez duela inorekin euskaraz hitz egiten dio.
- Proiektua: Solstizioen inguruko ospakizunak Nafarroako zenbait hizkeratan emanak
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1985(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ESZ-006/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aranzadi
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Gabonak , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Geo nereki deustako´re. Ez dao haurrik!
- Ez.
- Ez mutikorik, eta ez neskatorik, eta deus´e, deus´e!
- Baina hori gazte zelarik? Orduan bai?
- A, orduan bazen, bai.
- Eta zer egiten zen?
- A! Zer egiten zen?
- Bai. Nun eta nola bildu, eta…?
- Etse, etsez etse, etse batetarik berzeala limosna bila, eta gero xuntatzen zen etse batiala eta orduan kan xan guzik.
- Ta kantatzen zen zerbait? Villancicoren bat edo?
- Bai.
- Bai, e?
- Kantatzen zien, bai.
- Bai. Eta nola, nola zen, villancico hura?
- A! Atzerik dago, daude guziak.
- Ea, ea, pentsa beza, pentsa beza, pixkat. A ver xiten denez.
- Ez, ez, ez.
- Ba pollita izanen zen!
- A, atzerik daude guziak, euskara guziak. Ez dut xardokitzen inorekin ere!
- Ez, e?
- Zertako? Nire euskara bukatu da.
- Ba badira, badra, herri gontan oraño´re zera badakiten, e, badakien ba, batzuk?
- Uska, uskaldunak hil dra biak, bata bestearen atzea.
- Bai?
- Así que, ez dago ya uskaldunik keben.
- Semeak pixka bat badaki, e? Semeak pixka bat badaki.
- E!
- E? Nerekin egin du pixka bat! Eta hor baziren kartetan, e, jostaten, edo jostatzen, edo… beste, bertze hiru gizon eta, kaiek eta aditu dielarik eta euskaraz ari ginela, ba hasi dra xardokitzen, pixka bat, euskaraz eta bai, bai, bai. Batek, e, aski ongi egiten zuen. Batek.
- Korrek, […].
- Bai, apal zagon gizon batek. Orduan ez zira, ez zira oroitzen zer kantatzen zen?
- Ez, ez, ez! Ez niz molestatien, errateko. A! Zertako? Ez naiz oroitzen batere!
- Eta errege bezperan zerbait egiten zen?
- Ez.
- Errege bezperan ez? Cencerrada, o…?
- Hoiek ya, atzerik daude guziak.
Egilea(k): Josune Aznarez Alkat
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!