Mendiola auzoaren bilakera
Hizlaria(k):
Madinabeitia Elorza, Iñaki
Iñaki txikia zenean Mendiola nolakoa zen. 70. hamarkadan izan zuen aldaketa handiena. Baserrien gainbehera hasi zen, gazteak fabriketara joan ziren lanera... Gaztainondo eta pagoak kendu eta pinua sartu zen. Bidea egiteak ere bizimodua kalean gehiago egitea ekarri zuen. Familiak seme-alaba gutxiago izaten hasi ziren. Iñaki txikia zela, eskola ezarri zen Mendiolan eta bertako apaizak nahiz Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrietak ('Mondragón Corporación Cooperativa' -ren sortzailea) lan handia egin zuen gaztetxoak eskola profesionalera joatera animatuz. Guzti honek ere Mendiolako egoera goitik behera aldatu zuen.
- Proiektua: Eskoriatzako ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Haizea Odria
- Data: 2021(e)ko maiatzaren 18a
- Iraupena: 0:03:45
- Erref: ESK-094/013
- Kodifikatzailea: Haizea Odria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!