Eskoriatza (Gipuzkoa)

Fusilatutakoak asko eta libratutakoak gutxi

Fusilatutakoak asko eta libratutakoak gutxi Bere osaba preso egondakoa zen. Gatzagan eraman zituztenetatik bi libratu ziren, haietako bat bere osaba. Maringo batzuk ere eraman zituzten: bost hil zituzten, abadea tartean. Bere aitak pena handia hartu zuen, lagunak ziren eta. Jokoan aritzen ziren elkarrekin eta orduan gertatu zena kontatu zuen. Baserritar pila bat harrapatu zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-056-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere osaba preso egondakoa zen. Gatzagan eraman zituztenetatik bi libratu ziren, haietako bat bere osaba. Maringo batzuk ere eraman zituzten: bost hil zituzten, abadea tartean. Bere aitak pena handia hartu zuen, lagunak ziren eta. Jokoan aritzen ziren elkarrekin eta orduan gertatu zena kontatu zuen. Baserritar pila bat harrapatu zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geure tio bat be egon zan kartzelan, haura librau zan, zegatik lelengo bi edo hil zittuen eta gure aittajauna fan zan Donostiara, baiña ordurako bestiak hildda euzen. Gure tio bigarren tandan eruan zeben eta bigarren tandakuak etorri zien. Gatzan librau zien fan zienetik bi, geure tio eta beste bat, beste baserriko bat. Eta Maringuak eruan zittuen, abade bat, abadia be bai afusillau zeben Maringua. Hor disgustua euki giñuan, gure aittai kulpia bota zotsen, zelan Arabara pasauta ta zelan zegon, kulpia, gure aittai fama txarra ifiñi zotsen, beragatik hil zittuela ta, lagunak zien da. Horrek Gatzakuok etxekuak zien beti, egunero egoten zien, zegatik han aldameneko taillarrien ibiltzen zien lanien eta beti geurian. Eta horrek Mariñen hil zittuen, oin be hemen be Bergan be ifiñittue; bueno, ointxe urte bi edo ifini zittuen aiuntamentuen, neu egon nintzen ikusten, nik haik danak ezagutzen nittuen. Da andra bat, beti be ataraten daue zerien, buruko paiñoluaz da, Emeteri. Ondo akordatzen naiz. Mariñen hil zittuen, bost uste dot ziela, eta egon zien geurien aittakin jokuan. Egunero egoten zien. Eta horrek gorrixetara barik nazionaletara... Nazionalak be ez, gu bixen bittartien gengozen; baiña pasau zien, pastoriak zien, eta pasau zien ardixekin, zegaittik bestelan han ezin leikian mendira eruen, mendixan milizianuak abitzen, eta horrek pasau zien Atxorrotz aldera, bestekaldera. Ez euen frenteik eta ezebe ez euen hor. Eta pasau zien. Eta hor baserri baten, gure baiño beheratxuagoko baserrixan lo eitten zeben horrek, eta jokuan ibilli zien geurian aitta ta danak, eta geratu zan bat -ondion ikusten nao-. Esan zotsan, Martin zeukan izena, esan zotsan: "Hi, Martin, geratu hari, kamaran eitten dozue lo hor, geurian eingok lo", zegatik jokuan akabau barik abitzen, harekin abitzen. "San Martin, geratu hari, geratu hari, geure kamaran lo eingok, jokuan segidu biha juau". Geratu zan eta hauraxe salbau zan bakarrik. Bestiak han hil zien. Gero hango basarriko gizona, Teodoro, hango gizona ibili zan gabien, gero soldauak kontau zeben Gatzan, "a ver cómo le habían llevao a aquellos". Gatzan euki zittuen gau baten. Eta "Cómo le habían llevao". "Que habían andado haciendo señas a Jarindo". Jarinddora, bai. "A Jarindo que había estado haciendo señas a la noche". Eta, pentsaizu, ibilli ei zan farolaz oillo bat otan falta eta oillua topatzen. Baiña orduen ezebe ez zan biher hiltteko, e. Harek ez zeuken beste delittoik ezebez. Eta gure aittei etorri jakon, ondio ezagutzen dot dendara ekartze zebena Bitorixako almazen batekua, Zarate, almazen batekuak ekarten eban jenerua, maiorista zan eta gurera ekartzen zeban. Eta haxe etorri zan nausi batekin. Horrek be entzun barik daz horrek gauzok, eztostazue sekula itxi esaten horrek gauzok.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia