Gerra hasi zenean, Marulandatik Gatzagara
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: ESK-056/017
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Gerria hasi zanian gu gengozen Maulandan. Egon giñan hille bixen. Gero sartu zien nazionalak, lelengo falangistak sartu zien Gatzara. Guk Gatzan aittajauna-amandrie gauken eta han eitten giñuan, eskolara be haraxe ta. Hori lehen esan dotsutena da eskolakua Maulandakua gerra ostekua. Gerra aurrian tiakin egon giñan. (...).
-Klaro, zu hasiko ziñan Maulandako eskolan gerra ostian. Gerran etzan egongo eskolarik.
-Ez. Gatzara faten giñan. (...). Maulandan gengozen, eta Maulandan atiak itxitta, gure aitta jun zan Bitorixara dirua estanpilletan, eta orduantxe egunian sartu zien eta geratu zan aitta, eta ezin etorri etxera, Gatzara kilometro bat dau bakarrik, e. Baiña gabetan pasetan oskun ogixa.
-Aittak?
-Aittak eta beste batek. Pasetan oskun. Gero gengozen gu Gatzan nazionalak, soldauak... Reketiak egongo zien. Lelengo falangistak sartu zien, gero egon zien reketiak, eta gero soldauak. Eta fan gintzenien, aittak esan oskun ba urten ein biher geuela. Bera ezin etorri, eta gaiñera etorri ezkero, bakitzu, peligrua zan orduan batetik bestera (pasatzia). Eta Gatzatik etorri zien gabian aitta ta beste bat -tio edo eztakit zein zan; bai, tio izengo zan-, eta etorri zien eta atara gindduen. Baiña dana itxitta etxian, zeoze erropak edo zeoze hartu giñuan baiña. Maulandatik atzera hiru ordu tardau giñuan Gatzako basarri batera. Basoz fan giñan. Klaro, bestela kamiñuan. Gatzan soldauak begira eta milizianuak eozen Zarimutzen, hantxe goixan. Ta beti ba tiroka ta guk etxetik urten be eziñ eiñ. Katamarran faten giñan han beste etxera ta hola.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!