Eskoriatza (Gipuzkoa)

Itaurrean nahiago eskolara joan baino

Itaurrean nahiago eskolara joan baino <p>Euren ukuiluan lo egindako soldadu bik, orain gutxira arte Gabon guztietan zorion postala bidali izan diote. Baserrian ura eta argindarra beti ezagutu ditu. Itaurrean ibiltzea nahiago izaten zuen Eustakiok eskolara joatea baino. Gerraostean, Kontzejupera eramaten zituzten entregatu beharreko gari eta artoak. Baserrian, ez zuten goserik ezagutu gerraostean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-055-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euren ukuiluan lo egindako soldadu bik, orain gutxira arte Gabon guztietan zorion postala bidali izan diote. Baserrian ura eta argindarra beti ezagutu ditu. Itaurrean ibiltzea nahiago izaten zuen Eustakiok eskolara joatea baino. Gerraostean, Kontzejupera eramaten zituzten entregatu beharreko gari eta artoak. Baserrian, ez zuten goserik ezagutu gerraostean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen zenbat lagunek itten euein lo…?
- Hori ez dakit, itten euena badakit. Porke onddion zenbat denpora izango da ba, onddiok sei-zazpi-zortzi urte-edo? Hor lo itten egoten ziren soldauak, bik gabonetan urtero felizitetan gauan. Bata zan “Resucito Palomero”, ha zan Burgoskua eta beste bat “Pedro Bombín”, ha Valladolidkua. Ondiok urte… igual hil ingo ziren hareik eta gero itxi baiña.
- Felizitaitten zindduein Gabonetan, postala e?
- Bai.
- Dozena erdi soldau ittuan eukitten zittuein?
- Dozena erdi ez dakit, ez, gehixau, dozena erdi baiño gehixau.
- Ittuan baiña, ittuan edo kamaran?
- Ittuan, ittuan, behian planta bajan, han egozen behixak holako ezkiña baten apartautaeta bestia esan dotsut bagoi bete bat lasto rekisau-edo, ez dakitzu? Zabal-zabal in eta hantxe lasto pilluan.
- Zenbat denpora egon ziren hola?
- Ez dakit, bastante, ez dakit zenbat.
- Eta zuek baserrixan, ura eta inddarra eta betik ezagutu (di)ttozu?
- Bai, bai.
- Sukaldien ura betik?
- Bai, ura eta argixa betik.
- Eta zuk igual ittaurren eta ibilli biharko ziñan?
- Honbre!
- Orduan eskolara fatia, eskolara ez ziñan faten?
- Neuk ittaurren ittia gurago eskolara fatia baiño. Esaten oskunien, “mutikua gaur etxian geratu biherko dok, bixar karreterua jaukat”, bueno, pozik! Orduen eskolara fatia kastigua zan.
- Eta soruen garixa eta holako…
- Bai, danak hartu: garixa, babia…
- Eta akordaitten zara kupua eta entregau bihar izaten zanik?
- Baitta, bai, bai.
- Nora eruaten zeuen zuek?
- Kontzejupera-edo, hor aiuntamientuan badau ba? Haraxe, kontzejupera.
- Ze izaten zan, dana entregau bihar izaten zauein? Edo zati bat-edo?
- Ez, eurak kalkuten auen, aurretik deklarauten zan zenbat erain zeban-edo, eta gero handik euen kalkulauta zenbat, hamar, hamabost kilo edo hogei, gura dana, ez dakit.
- Goserik edo zeozeren faltarik izan zeuein?
- Ez, gurian ez, guria kale-baserrixa eta betik egon zan edo talue edo morokilla-edo, behi paren bat, hirun bat esnia be egoten zan, txarrixa be hiltten zan ta, gosia neuk ez nauen ezagutu. Biziorik be ez baiña goserik be ez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia