Eskoriatza (Gipuzkoa)

Soldaduek etxeko ukuiluan egiten zuten lo

Soldaduek etxeko ukuiluan egiten zuten lo Baserrian, txerri bat hiltzen zuten urtean. Baina, gerra garaian, elizpean egoten ziren, soldaduen arrantxoaren soberekin gizenduta, hiru hil zituzten. Neska-mutikoek jolas asko egiten zuten soldaduekin. Eustakiok gogoan du tiroak izan zirela Atxorrotzen, Asentzion eta Ixipiden; baina, kalean, ez du gogoratzen liskarrik izan zenik. Baserriko ukuiluan lasto gainean egiten zuten lo soldaduek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-055-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrian, txerri bat hiltzen zuten urtean. Baina, gerra garaian, elizpean egoten ziren, soldaduen arrantxoaren soberekin gizenduta, hiru hil zituzten. Neska-mutikoek jolas asko egiten zuten soldaduekin. Eustakiok gogoan du tiroak izan zirela Atxorrotzen, Asentzion eta Ixipiden; baina, kalean, ez du gogoratzen liskarrik izan zenik. Baserriko ukuiluan lasto gainean egiten zuten lo soldaduek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu eskolan zebiltzela exian ganaurik eta bazeukatzuein?
- Bai.
- Zenbat ganau eukitten zeuein?
- Hiru, lau.
- Ardirik-eta?
- Ez.
- Eta gero, oillo eta konejo-eta?
- Oillo eta txarrixak eta danak.
- Zenbat txarri hiltten zittuein urtien?
- Urtien bat. […] gerra denporan orduen hiru hil gittuen. Soldauek egon ziren hor, elizpeien, eta horko rantxo-sobrakin…
- A, soldauen rantxuen sobrakin txarrixak gobernau zittuein?
- Bai. Esan dotsut lehen, anaia, hil zan oin dala denpora gutxi, ni baiño anaia zaharragua. Eta beste prima bat Frantzian dau oin, Dunkerken-edo. Eta hirurok etortzen gitzen horra elizpera, eta soldauak egitten oskuen herejerixak, bueno, jolasien! Egun baten akordetan naiz, mermeladiaz pinttau-pinttau in eta hirurok etxera bialdu gindduen. Jota mermeladia daixola.
- Orduan zuek itten zeuein jolasian soldauekin?
- Bai, hor elizpeian.
- Eta horreik ze soldau ziren, Franconak?
- Franconak izango ziren, bai.
- Eta orduen hor jolasien, eta gero gaiñetik rantxuen sobrak etxera.
- Bai, etxerauzkuan, horra etorten gitzanien gurekin jolasien, gero ipintten oskunien hartu eta etxera, txarrixentzako jana.
-Zuk orduen euko zittun…
- Hiru-lau urte. Nire anaiak ni baiño bost, harek beratzi anaiak. Eta Frantzian dauenak be beratzi.
- Hemen bapebe frenterik-edo egon zan? Tirorik eta akordaitten zara zu, Eskoriatzan?
- Bai, tiruak Atxorrotzen, han.
- Atxorrotzen?
- Eta gero Asentzion be badazen, ni akordaten naz, Atxorrotzetik Asentzion, eta gero beste bat Ixitulen be bai, han goixan.
- Baiña kalien bertan…
- Ez, ni ez naz akordetan kalien.
- Militarrak eurak itten euein astokixarik kalien? Lapurretan eta holako gauzarik?
- Ni akordetan naz be bai, gurien ittuan gabien ez dakit nik zazpiretarako, zortziretarako, ze ordutarako ittuako lanak in eta eurai itxi biher, soldaueri. Horeik eukien bagoi bat lasto rekisau euen estaziñuan, eta ekarri euen eta ittuan danien bota euien eta hareik lo itteko gabien, beratzitako ittuako lanak in eta gero ganauakin han lo itten euen ittuan.
- Ittuan itten euein lo?
- Bai, eta gero eukien han goixen dau Iruzketa edo baserri bat, edo mendi bat, hatz bat, ta gure kuartoko bentanan ondiok be denpora gutxi da ba ondiok, han tomia dau, entxufia, han entxufau eta argixa eruateko.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia