Eskoriatza (Gipuzkoa)

Arrasate eta Elgoibarko azokak

Arrasate eta Elgoibarko azokak <p>Domeketan mezara joaten ziren eta gero dantzan aritzen ziren plazan. Sasoi hartan Arrasateko azoka zen ospetsua, hilabeteko bigarren eta laugarren egubakoitzetan (ostiraletan) ospatzen zuten. Hainbat aldiz lekuz aldatu eta gero hara joateko ohitura galdu zen. Elgoibarrera joaten hasi ziren, hilabeteko azkeneko zapatuan izaten zen. Zumarragako Santa Luzia azokara ere joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domeketan mezara joaten ziren eta gero dantzan aritzen ziren plazan. Sasoi hartan Arrasateko azoka zen ospetsua, hilabeteko bigarren eta laugarren egubakoitzetan (ostiraletan) ospatzen zuten. Hainbat aldiz lekuz aldatu eta gero hara joateko ohitura galdu zen. Elgoibarrera joaten hasi ziren, hilabeteko azkeneko zapatuan izaten zen. Zumarragako Santa Luzia azokara ere joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiña jaixak edo...
-Jaixek bai, jai hartzen gauen biha dan moduen. Orduen oin baiño, gero elixa kontuan be dan-danok faten gintzen elixara, danok faten gitzen orduan. Eskoritzan basarri-auzo bat beste etzan izen be. Eskoritza oiñ haundi eindda dau baiña orduen zenbat ezen ba? Eztaitt, hamabost etxe etzien egongo ganau bakoik, deste danak ganauekin bizi zien, danok bizi zien ganauekin, bat edo bi edo hiru... Hor kale-kalien be danok ganauekin.
-Domeketan mezetara fango ziñen baiña gero plazan musikia egongo zan, ezta?
-Bai, musikie egoten zan bai, bai, bai. Dantzan neskokin neskatillokin han ibiltten gintzen.
-Domeketan dantzan.
-Bai, domekie aillegau begire, pozik.
-Ferixetara be fango ziñen. Zein zan hemen inguruan ferixarik hola...
-Ferixie ba orduen ferixa formala Mondrauen eitten zan. Mondrauen ferixa formala eitten zan. Enda gero politto-politto ha be oingo bizimodu belozidadie honek ha be kaliek eitteko apurtu euen, kendu euen, dana kendu euen, da gero handik estaziño ondora pasau euen ferixioi tta berez-berez gastau eindda, gastau eindda.
-Basarrixak ezkutauaz, ganauak ezkutauaz...
-Bai, bai, gastau ein da. Eta gero Elgoibarreraa hartu gauen martxia ta Elgoibarrera faten gintzen.
-Elgoibarren noiz eitten zan ferixia?
-Oin be eingo da, hillen azkenengo zapatua. Han ferixa bat, hillen azkenengo zapatua bakarrik.
-Mondrauen ze egunetan izaten zan?
-Lenengoko, Primer Vierneseko eguakotxien ez eta bestie, hamabostien behiñ. Primer Viernes ez; eguakotxa.
-Bigarren eta laugarren eguakotxetan?
-Bai. Mondraue era baten, bueno!, formala egon zan. Bai, bai, hemen inguruen onentxuena. Hor Bixkai aldetik be jente asko sartzen zan ba. Kanpazartik eta. Gero hemen ingurukuok be danok faten gitzen da. Ez, ez, ferixie formala eitten zan.
-Zuek Santa Lutziara Zumarragara fateko ohitturaik izaten zebein?
-Bai, fan izen gintzen hara be, fan izen gitzen, baiña astoik eta animalixaik eztou sekula euki be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia