Gorriak Atxorrotzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: ESK-051/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
-Zu gerria hasi zanian hamabost urteko mutikotia.
-Bai.
-Eskoriatzan egon ziñen edo nunbaittera fan ziñen?
-Ez, ez. Nik neure denporia dana Eskoritzan emun dot.
-Ez ziñan iñora fan, ezkutau edo gorde edo?
-Ez, ez. Eskoritzan emun dot nik neure...
-Eta zu akordaitten za hemen militarrak ebitzenian? (...) Gerra denporan bonbarik edo tirorik edo egon zan?
-Bai, setienbrien gerria urten euen urtian, setienbrien hogeta bixen, hiruen edo agertu zien hor Atxorrotz edo, hor bakitzu gaiñien nun dauen? Horra. Da gorrixek edo gorri usaiñekuek mutil mordua hor ezen gaiñien; da komentu bat auen, hor Ederlan fabrikia. Han oiñ beste fabrika bat eiñ daue han, Eskoritzara gora zatozela ezkerretik, da han auen komentu haundi bat, marianistak; marianista euzen han. Da ha euki euen eurak rekisauta.
-Kuartel modura edo?
-Bai.
-Hori gorrixak ez, hori bestiak?
-Gorrixek, gorri aldekuek, bai. Eta gero handik janoi surtiduten euen mendi gaiñien ezenok, hemendik bistan dau hori mendixoi. Ba hortxe, Degurixa gaiñien edo, bai, hortxe gaiñetan ezenok. Gero ofensibie jo biher euela militarrok Bitorixen edo zerien. Eta ez eukien armaik eta ezebe, eskopetekin ezen bakarrik orduen, da danok gorri aldera, harutza fan zien danok, Bixkai aldera fan zien; al dauen guztiok, horren billur euzenak danok hara fan zien. Batzuk hemen be geldittu zien, bai, baiña asko fan zien harutza.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!