Eskoriatza (Gipuzkoa)

Aita eta osabak ganadu-tratulariak

Aita eta osabak ganadu-tratulariak Beraien aita ganadu-tratularia izandakoa zen, beste bi osabarekin eta beste batekin batera, 4 sozio ziren. Agurainera ere joaten ziren eta behin Agurainetik Gure Ametsa trenean 20 ganadu buru ekarri zituztela gogoratzen du. handik pinudietara eraman zituzten. Okeletako ganadua zen, Arrasateko eta Aretxabaletako harakinentzat.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beraien aita ganadu-tratularia izandakoa zen, beste bi osabarekin eta beste batekin batera, 4 sozio ziren. Agurainera ere joaten ziren eta behin Agurainetik Gure Ametsa trenean 20 ganadu buru ekarri zituztela gogoratzen du. handik pinudietara eraman zituzten. Okeletako ganadua zen, Arrasateko eta Aretxabaletako harakinentzat.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ganaduak-eta bazeukatzuen.
- Gure aitta beti tratantia izan da.
- Ganau-tratantia?
- Beti. Ta Gatzagako tio bixek be, tio bixek be tratantiek. Ba orduen e akordetan naz ni Salvatierran kriston ferixie itten zan, ta gure aitta Bentafriakua bestia ta Gatzagako tio bixek, laurek soziuak ziren, ta akordetan naz baten, horra Gure Ametsako trena ha geraketan zan lekura, ekar zittuen hogei ganau. Erosi zittuan Salvatierran ta horra ekarri zittuen emerjentzia baten, etor zittuen eta gu danok fan bai, ta handik ganau danak aurrien dittula hemetik beherutza geure piñudi batera. Ta hamen etxen eitten dozena bat karnazeruek orduen, joño bazekiñen bagatozela eta.
- A, okeletarako ganaua?
- Karo. Ta orduen: “hau neuretzako”, ez dakitzu? Markau eitten etten, “hau neuretzako, bestien zein…”, Mondraorako ta Atxabaltarako. Enda zuzen basora erun gittun bai? Ta guk piñue orduntxe zerraua ta piñue sartu barrri, ba holako piñue-edo egongo zan, harek ekarren gosie sartu zirenien jo ta piñue ta danak jo zittuein. Akordetan naz ondo.
- Atzera be sartu bihar piñua.
- Joe, harek dakarren gosiaz. Ba ikusten euen berdia barrura. Bai, aitte tratantia izan da beti bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia