Soldadutzan zerbitzua ez egiteko baimena kirolari moduan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzan zerbitzua ez egiteko baimena izan zuten kirolari moduan, berak eta Bergarako Txomin Garitano pilotariak. Bertan ere entrenatzera joaten ziren egunero etxeraino. Etxera joaten zen lotan eta hurrengo goizean Gasteizera, egunero horrela.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: ESK-048/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Aisia » Kirola » Txirrindularitza
Transkripzioa
- Soldautzan be horrexegaittik suertie euki neuen. Soldautzan nauela karo rebajauta euki istien, “como deportista”-edo, neu ta Garitano, pelotarixa, Bergarakua, Txomin, ba ha pelotarixa ona zan orduan, (…) jokatuko auen ta bixok in guzen rebajauta ta goxien egon bigauen beatzitako kuartelien goxien beatzitako, bizikletan faten gintzen, ta bestiek bazkaitten-edo faten zirenien, ba gu libre. Ta orduen ba barriro entrenamienton buelta, handik edo hamendik etxera. Egunero-egunero-egunero.
- A, ta orduen Bitorixara be egunero faten ziñan soldadutzara?
- Egunero, egunero,
- Eta lo eitten zeñun ala han?
- Hemen, hemen, hemen. Ta gero goixin fan, beatzitarako han, eguardixen bazkaitten-edo ataten euenien, gu etxera. Rebajauta, rebajauta engozelako.
- Orduen zuek soldaduska euki zendun “media jornada”?
- Bai, bai. Ba Txomin pe… Txomin Garitano eta bixok egon gintzan. “Rebajaus de todo servicio”. Kuartela edo hau edo bestia.
- Deportistia ziñanelako e!
- Bai.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!