Eskoriatza (Gipuzkoa)

Batzuek gerra aprobetxatu zuten

Batzuek gerra aprobetxatu zuten <p>Orotik itzuli zirenean, etxea zarramarraz beteta aurkitu zuten eta gauza asko falta ziren, lapurtuta. Gregoriak dio gerran ezer ez zutenak gauzekin geratu zirela eta zerbait zutenak, berriz, ezerekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orotik itzuli zirenean, etxea zarramarraz beteta aurkitu zuten eta gauza asko falta ziren, lapurtuta. Gregoriak dio gerran ezer ez zutenak gauzekin geratu zirela eta zerbait zutenak, berriz, ezerekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero gerra ostia zer modukua izan zan?
- Ezebez, baikotxak bere aldetik lana egin eta aurrera.
- Etxia eta ondo topau zeuein? Orotik bueltau ziñaiñian etxia ondo euen?
- Etxia zarramarraz beteta dana, txakurrek be danak akabaute, txakurrek ederrak geuken ta, bai.
- Militarrak ebali euen etxia? Zuek Oron egon ziñain bittartian?
- Klaro, hareik nire koltxoia Zarimutzen topau auen, koltxoie Zarimutzen.
- Zarimutzen.
- Bai.
- Hemendik eruandakua.
- Bai.
- Eta ze in euein, ostu egin otsuein gauzak?
- Klaro, ze ingo euein ba? Badakitzu gauza gutxiago esateko, ezer ez daukenak jeneruaz geratu ziren orduen, eta jenerua aukenak bape barik. Bai, hor hemetik hurrien dau gizona naparra esaten euen Zarimutzen, tiruaz hil eta famelixie itxitako euken andrie, hortxe zelaixen, bai. Eta holaxe, ez dau.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia