Eskoriatza (Gipuzkoa)

Hasieran ganadurik ez

Hasieran ganadurik ez <p>Ez zuten ganadurik etxean, ez eta ardirik ere. Aita baserri-arotza zen eta lan asko izaten zuen gurdi, trailu, eta abarrekin. Amak diru guztia lursailak erosten gastatzen zuen. Aita etxegintzan ere ibili zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zuten ganadurik etxean, ez eta ardirik ere. Aita baserri-arotza zen eta lan asko izaten zuen gurdi, trailu, eta abarrekin. Amak diru guztia lursailak erosten gastatzen zuen. Aita etxegintzan ere ibili zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zure aittak ze itten eben? Etxien ganaurik eta bazeukein?
- Ganauek euki bagittu, bixkarrien ez gitzen ibilliko, ez gitzan egurrekin ibilliko. Ganauek bat… Aitte eta ama juntau in ziren, ez aukien ganaurik, bai? Eta ba ganaue, eta gaztaiñak, “bueno, zuk gaztaiñak zaukatzun, ezta? Bueno, zu etorri gaztaiñak batzen”; gaztaiñak batzen danak, hala!
- Astua euko zeuein. Astua bazeukein?
- Bai, astua bageuken.
- Eta ardirik-edo?
- Ezebez; ardixak oin dabiltz, gerien dabiltz.
- Eta zure aittak orduen ze itten eben? Zure aitta zer zan, arotza-edo?
- Bai, arotza zan.
- Eta ze itten eben zure aittak? Muebliak edo uztarrixak edo…
- Orduen lan asko euen, oin honek traktoriek eta garabiek kendu dittue lanak arotzendako. Baiña lehenago egin ahala lana! Berandu baten erretiretan zan. Haren lana zan, bueno, arotza, burdin-arie, arta-arie, trillue, danak, bai. Denporia eukanien geuaz ibiltten zan baiña dotriñie irakusten, haxe erakusten oskun. Eta juntau kuadrillia badakitzu, beratzi, beratzi, bueno, batzuk egoten ziren. Ama ez, ama txakur txiki bat edo bi manejetan bazittuan, terrenuek erosteko dirua, amak.
- A bai, e?
- Bai, holakorik! Hala, guk aurrera urten in biher dogu, ez dau…
- Eta aittak etxegintzan eta itten eben edo bakarrik burdi asuntuan? Etxiak egitten eta ibiltten zan aitta?
- Etxiak? Kontratista bat euken Atxabaletan. Oin ez dakit ez dauen baiña ibiltten zan. Hola, astua lakotxe Eskoriatzan eukan bere antzerako bat eta egurra ekartzen eta oingo moduen ez. Ez auen adelanturik, ibiliko ez zan ba? Bai horixe! Horixe bai, danera. Seguran akordetan naz egun baten, Segurara fan biher euela, elizia arregletan. Eta holaxe ibilten ziren, ez dau, lana egindde, danera egitten auen harek. Baiña bauken Eskoriatzan bere antzerako bat. Haundixa eta ebatu eta lan dana itten; hola hobeto ibiltten da.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia