Eskoriatza (Gipuzkoa)

98 urtetatik, sei hilabete eskolan

98 urtetatik, sei hilabete eskolan <p>Gregoria Bengoa Azkarate 1911ko apirilaren 24an jaio zen Eskoriatzako Marulanda auzoko Bentazar baserrian. Aita Bolibarkoa zen eta ama Dorleta auzoko Mendibe baserrikoa. 15-16 urterekin Aretxabaletako mojen eskolan ibili zen. Sei hilabete eman zituen eskolan, izen-abizenak idazten ikasteko beste denbora.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gregoria Bengoa Azkarate 1911ko apirilaren 24an jaio zen Eskoriatzako Marulanda auzoko Bentazar baserrian. Aita Bolibarkoa zen eta ama Dorleta auzoko Mendibe baserrikoa. 15-16 urterekin Aretxabaletako mojen eskolan ibili zen. Sei hilabete eman zituen eskolan, izen-abizenak idazten ikasteko beste denbora.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esango dostazu izena eta apellidua mesedez?
- Gregoria Bengoa Argarate.
- Eta non jaixo ziñan?
- Esan dotsut ba Marulandan, Bentazarren.
- Ta jaixo ziñan milla beratzirehun eta hamaikako, hamaikan apirillean, ezta? hogeta lauan, ointxe larogeta hemezortzi urte ein barri dakozu orduan.
- Aitte nungua zan?
- Aitte Bolibarkue esate ben ez dakitt nungue zan.
- Eta ama?
- Mendibikue.
- (Alaba): Mendibe baserrixe.
- Eta eskolan nun ibilli zara?
- Neu? Ba Atxabaletan ba, moja frantsesa esaten euen, baiña neu haundixe, neska haundixek, neuk hamasei bat urte, hamabost-hamasei bat neuken. Bat ez da denpora asko ondiok hil dala, hemen Atxabaleta partien, neuaz eskolan ibilitte; Araozko bat be bai, eta holakotxe banaka batzuk.
- Araozkua goguan dakotsu zein zan?
- Bai, haundixek, haundixek.
- (Alaba): Araozkue zein zan dakitzun!
- Ez, ez dakit, Kukun parientie zan ta, Kukunak be fan dire norabait…
- (Alaba): Kukuna, Lasagabaster dendia Arrasaten, ez dakitzu zelan dauen? (…)
- Urte asko dire ta…
- Zenbat denpora in zeben eskolan?
- Sei hillebete.
- Horrekin ya eskribitten eta irakurten eta dana ikasiko zeuein, ezta?
- Firmia ikasi neuen justo samarretik, neure izena eta apellidue. Bestela ze in biher geuen?
- Eta etxien eskolia ebalten zeuen ezertarako?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia