Umetako bizimodua baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-038-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ESK-038/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Ba ni Erañan hazitta nau hamalau urtera arte.
- Eta basarrixan lanak be eingo zenduzen, ezta, umetan?
- Ba, ganauek zainddu ta…
- Ganuak zaindu ta…
- Eskolara etorten nitzen ni egunero kalera.
- E: Itturrittik ura eruen ta… E?
- Marmittakada bat esne ekarten nauen beherutza ta gero eskolara.
- E: Ta gero itturrittik ura.
- E?
- Itturrittik ura. Itturritik ura.
- Bai, Leteko itturrittik ure be bai eruten nauen.
- Nungo itturrittik?
- Leteko itturritttik.
- Hamen etxie […].
- Ure erateko.
- Zeuk umia ziñanian ezautu zenduan argi elektrikua-ta etxian? Bonbillia-ta ezautu zenduzen edo gerora ipini zian?
- E: Ez…
- Argixa?
- Bai.
- [Neu nauela].
- E: E?
- [Neu nauela] ifiñi euen. Aurretik egoten gitzen karburuekin ta, […] argixa ein ta…
- Eta karburua ze zan?
- Karburua [erosi] ta karburua bota apur bat lapiko batera, katxarrora, ta katxarruek, ba, eitten euen sua. Argi zer bat, motel bat. Hareaz egoten gitzen.
- Karburuaz aparte petroleua edo…?
- Petroleuekin gero, ondion, gero petrole…
- Geruao… Oseake, lehelengo karburua ta gerora petroleua.
- Bai, lehelengo karburuekin, gero petroleuekin.
- Eta gero ya argixa?
- Gero ya Bolibarren saltua ifiñi euen ta handik argixa.
- Eta nun ipini zeben saltua?
- Hor beheko [arruen], Zubixetan, hor ifiñi euen saltua. Oin [be] han [dao] deposittua ondion. Oin han dao herriko uren zera…
- E: Depositto zaharra.
- … deposittue eindda. Bera lehengo depositto zaharrakin, aumentauta, herriko urakin herrixen deposittua. Ta lehen auen han saltorako behien makinarixia ta goixan deposittua; ta errekia, ba… goittik behera etorten zan ura ta…
- Eta urik etortzen ez zanian? Urik etortzen ez zanian, orduan argirik ez?
- Orduen argirik ez. Batzuetan argixe egoten zan ta uda partien-ta gehixenien argi barik.
- E: […] ixotu ein biher bestioi.
- Ene! Ha bizimodue orduen, e? Oingo moduen…
- Bai, bai. Asko kanbixau da, e?
- E: Onbre!
- Eta aittajunak-eta bonbillia ikusi zebenian ze esaten zeben?
- Aittajuna ta be zaharrak zien ya bonbillia ifiñi euenerako.
- Hori, ba. Eta, orduan, eurendako inpresiño gehixao ondiokan, ez?
- Haik akordau be ez zien eitten hola izen biher euenik be argixa, argixa hola emun biher euenik be. Ta guk, barriz, bagekixen kalien-ta ikusten gauen ta, argixa ta.
- E: Ya zaharrak zien aittajuna-ta.
- Guk ikusten gauen zelan zan hori, baiña haik ez auen siñestu be eitten holan argixa emun biher euenik.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!