Eskoriatza (Gipuzkoa)

Jatorria, Bolibar auzoaren inguruko gorabeherak

Jatorria, Bolibar auzoaren inguruko gorabeherak Bolibar auzoan jaiotakoa, 1923ko martxoaren 18an, Esibei baserrian. Bolibarko auzuneen izenak: Eraña, Goietxeak, e.a. Gaztea zenean 34-35 baserri inguru zeuden auzoan. Egun, etxeak ugaritu egin dira baina biztanle gutxiago dago.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-032-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bolibar auzoan jaiotakoa, 1923ko martxoaren 18an, Esibei baserrian. Bolibarko auzuneen izenak: Eraña, Goietxeak, e.a. Gaztea zenean 34-35 baserri inguru zeuden auzoan. Egun, etxeak ugaritu egin dira baina biztanle gutxiago dago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nun jaixo ziñan, ze urtetan…?
- Bolibarren, Bolibarren, “dieciocho de marzo de mil novecientos veintitrés”. Asike, gaur dauket larogeta hiru eta lau hillebete. Hamazortzixe… Klaro.
- Bolibarren ze basarrittan edo…?
- Esibei.
- Esibei.
- Uste dot apuntauta dakatela… hemen etxe-multzo batzuk badare, ba?
- Auzounak, bai.
- Auzounak. Eta ze izen hartzen dabe auzouna horrek?
- Ba, batzuk [Zubiztarro], Eraña, Goietxiek, Otsaibe aldiek… holan die.
- Besterik akordatzen jatzu?
- Ez.
- Orduan, ze dia? Etxe-multzo batzuk…
- Bai, bai. Eske, berez, gaiñera, betik auzuen hasten da etxe baten, ezta? Ta baserrittik baserrira, baserrittik baserrira betik faten da “en fila”. Kontaute illeran, e? Betik. Otsaiben hasi ta Errotan bukatu, buelta dana. Oin gehittute daz etxiek. Lehenau gu gaztiek gitzenien, ba, egoten zien hogeta hamalau, hogeta hamabost. Hori. Ta oin die, ba, berrogetakak daz. Jentie gutxiao, e? Personak gutxiao.
- Lehenau familixak be haundixauak zian…
- Bai! Oin hirurogeta hamar urte ta, oin hirurogei urte ta, hirurehun bat lagun, persona. Ta oin, ba, ehun ta hamaika, hamabi…
- Orduan, etxiak gehittu, baiña…
- Etxiek gehittu baiñe… klaro, familixak lehenau seme-alaba askokuk egoten zien ta. Gu geu bostekue gitzen. Holako asko be ez beste batzuen onduen, baiñe, ba, familixak haundixek izeten zin. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia