Igandero dantza egoten zen Gatzagako plazan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 06a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: ESK-029/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara , Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
-Bestela Leintz-Gatzagara pertenezitzen daben auzuak zeintzuk dira? Marin...
-Gatzara ez zan... hori Gatzakue bakarra da, bakarrik. Aiuntamentuz eta dana bakarrik da Gatza. Hori Marin eta honek die Eskoritzakuak.
-Eta jokerarik ez zeuken Gatzara joateko?
-Bai, bai, Gatzara fateko bai.
-Eskoriatzara etortzia baiño?
-Bai. Domeketan egoten zan dantzia, bailia egoten zan, arkupe baten egoten zan bailia, eta zela egoten zan bailia ba hantxe juntetan gintzen marinttarrak-eta, maulandarrak-eta...
-Maulanda be elizaz-eta aiuntamentuz Eskoriatza da?
-Bai, Eskoritza da.
-Eta jokeria?
-Bai, Gatzara, domeketan dantzara-eta.
-Orduan dantza...
-Bai, egoten zan kordion bat, kordion bat, bai. Nabarro izena euken bat egoten zan gure denporan, eta dantzia egoten zan.
-Eta zer izeten zan, soiñua bakarrik?
-Soiñue bakarrik, kordiona. Fiestetan ez, baiña bestela kordiona.
-Eta filarmonikarik edo gramolia sasoi baten?
-Ez, ez, ez. Hor egoten zan hauxe, soiñua.
-Eta dantzia zelakua izeten zan, agarraua, sueltua?
-Bai, agarraua, sueltua ta dana. Tanboliña be baauen.
-Eta dantzia, mutillak izaten zien neskei eskatzen zotsenak?
-Bai, bai. Egoten zintzen ezkiñan, eta mutilllek, e, edo neskak dantzan ekitten zien eta mutillek hara fan. “Mesedez” esan eta dantzara fan.
-Eta dantza hori nun izeten zan, herriko plazan?
-Bai, herriko plazan arkupe bat auen eta hantxe.
-Eta pagau eitten zan?
-Ez, ez, ez. Pagau eta ezebez. Hantxe juntetan gintzen, eta hantxe.
-Eta dantzara joateko elegante jantziko ziñaten?
-Bai, gauken erropaik onenak. Oingo modukoik [ez dauen].
-Orduan zer izaten zan, abarketak?
-Eukitten gittuen zapatatxuek..., domeketako eukitten aeuen, zapatak domeketako eukitten gauen.
-Eta mutillak be dotore joango zien?
-Bai, bai. Harek be zapatekin, alkondara edarrekin eta fraka edarrekin eta. Domeketan beti jazten gintzen... nik nere gizona hantxe, dantzan eta hantxe ezautu nauen.
-Esan dozu tanbolintterua be egoten zala.
-Bai, tanbolintterua.
-Ez dakit Gatzan-eta egongo zan, baiña pregoia-ta irakurtzen zan?
-Holan kaleik kaleez, baiña [...] zeoze bazan bai. Kaleik kale (hemengo) moruen ez, baiña goxen baten, domeka goxen baten zeozen zera baeuen bai.
-Eta zeiñek jotzen zeban?
-Horretxek tanbolintteru horrek.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!