Eskoriatza (Gipuzkoa)

Leintz Gatzagako Sarrikorta baserrian jaioa; herrira eskolara

Leintz Gatzagako Sarrikorta baserrian jaioa; herrira eskolara Leintz Gatzagan jaio zen Sarrikorta baserrian. Eskolara herrira joaten zen. Eskola eliza ostean zegoen. 10 urte inguru zituen eskolan hasi zenean eta 16 ingurura arte ibili zen. Askotan ezin izaten zen eskolara joan, baserrian lana izaten zutelako. Gaztelaniaz ez duela sekula ganoraz ikasi komentatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Leintz Gatzagan jaio zen Sarrikorta baserrian. Eskolara herrira joaten zen. Eskola eliza ostean zegoen. 10 urte inguru zituen eskolan hasi zenean eta 16 ingurura arte ibili zen. Askotan ezin izaten zen eskolara joan, baserrian lana izaten zutelako. Gaztelaniaz ez duela sekula ganoraz ikasi komentatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lelengotik, Juanita, zu noiz jaixotakua zara?
-Nik ein dittut setenta y siete.
-Gatzan bertan, herrixan.
-Bai, jaixota basarrixan.
-Basarrixan?
-Basarrixan, basarrixan.
-Baiña zer zeuan, herrixan bertan?
-Herrixan, baiña basarrixetan, basarrixak dauz han. Bestela herrixan, kalian figurau dana, baiña basarrixan jaixua.
-Eta inguru hari zela esaten jako, auzu horri edo?
-Auzue ez da. Basarrixa bakarrik, Sarrikorta, baiña basarrixa bakarrik. Gero beste bat [Tranpena], beste bat [...], holan zabalduta. Beste herrixa Gatza, kalia.
-Orduan basarrixan jaixotakua...
-Bai.
-Eta eskolara eta?
-Kalera. Etortzen nintzen behera, eskolara, herrira.
-Nun zeuan orduan eskolia?
-Ointxe dauen inguruen. Ointxe dauen, eleixaostien, hantxe. Hantxe auen lehen be.
-Eta goguan dakazu zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
-Ba nik gutxienez euko nittuen hamabi bat urte.
-Hasi ziñanian?
-Bai. Hamabi... Hamabi be ez naban eukiko baiña hamar bai. Lehen ez zan [...] hola faten. Haunditxuao faten zan; aizta bi, gu hamar bat urte bai.
-Orduan hamar urtekin eskolara. Eta zenbat urte egingo zenduzen han?
-Erdixetan fan be ez. Erdixetan fan be ez.
-Basarrixan lan asko?
-Klaro, amagaz eta holan; ta orduen ez zan faten eskolara, gutxi faten zan. Hamazortzigaz fan nintzen gaz fabrikara.
-Orduan hor bittartian?
-Bai, hortxe bittartian. Hamazortzi urte arte..., ibiliko nintzen hamaxei urte arte. Hamazortzi arte holako herrixetan ez zan egoten zeaik, eskolaik. Hamaxei urte. Xei urte ifiñizu. Xei urte, "lo único".
-Eta zelan gogoratzen dozu maistrua-edo, zer zekazuen, maistria-edo?
-Maistria... nik horixe, izena ez dakit zela euko eban. Hainbeste kanbixau zan.
-Asko kanbixatzen zien?
-Bai. Ez dakit. Zela esango dotsut ba.
-Eta zer zien, kanpotarrak ala bertakuak?
-Ez, bertakuak ez, etorri eitten zien. Maria, nik ez dakit zelan, [...], fijo ezin neiketzu esan.
-Orduan kanpotik etortzen zien, eta klasiak eta ze izaten zien, euskeraz, erderaz?
-Euskera, erderaz. Orduen euskeraik ez auen. Erderaz. Eta erdixetan ez gintzen etorten; batien ganau zain, bestien ardi zain, ez gintzen etorten, eta ezebez.
-Eta orduan erderaz zelan konpontzen ziñazien? Ordurako ya bazekizuen...?
-Ba nik ez dakit; erderaz be ez geuen eingo, erderaz ez geuen ikesi-ta. Euskeraz eingo zan igual eskolia, e, baiña nik fanda daukat horrek gauzok. Euskeraz eingo zan, ze erderaz ez geuen ikasi-tta, erderaz zelan ez zan etxian be eitten eta iñun be ez zan erderaz eitten, ikesi be ez geuen eiñ-eta. [...] ikesi be ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia