Eskoriatza "argitzen" zuten errotak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-028-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bolibarren "Argi errota de Bolibar" zegoen. Auzoan orduan 32 bizilagun zeuden eta 20 inguru bertako bazkideak ziren. Errota zen eta argia emateko balio zuen ere. Bolibartik gorago beste argi errota bat zegoen; potentzia gehiago zuenez fabriketara eta kaleetara argia emateko erabiltzen zen. Bolibarkoek argia ematen zieten Mendiolakoei. Andra Mari bigarrenean Bolibarko bidean zegoen depositua garbitzen zen. Garbitu ondoren bazkaria egiten zen eta jendea epel-epel eginda joaten zen etxera. Eskoriatzan bazegoen "Moliñerona" deitzen zen beste argi errota bat, honek Gaztañadi aldera bidaltzen zuen argia.
- Proiektua: Eskoriatzako argazki fondoen dokumentazioa
- Elkarrizketatzailea(k): Leire Parra
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: ESK-028/024
- Kodifikatzailea: Larraitz Trojaola
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!