Eskoriatza (Gipuzkoa)

Umeak jolas eta jolas

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-028-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetan asko jolasten zuten: Aste Santuetan txirikiletan, banderaka, gorde-gordeka, intxaurrekin potxoloka, txapan...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu txikiñetatik gogoratzen zara zertara jolasten zenuten han?
-Ba asko ibiltten giñen gu, txirikilletan be bai aste santuetan.
-Zer da hori?
-Holako egur mehetxo batzuk izeten die eta gero makilla bat; haregaz jo, eta altzora hartu ezkero ez dakit zenbat tanto hartzen zittuen harek, hamar tanto edo hamabost edo, ez dakit zenbat zan hartzen zittuenak. Eta torria euen, eta torrera botata sartzen bazauen orduen be tantuek emuten zien. Eta gero banderaka be bai, gorde-gordeka be bai; potxoloka be bai zerakin, intxaurrekin eta be. Potxolotxo bat ifiñi eta intxaurrak bota, barrura sartzen bazauen eta bestiek botaten ez bazittuen, intxaur danak. Gero eitten gauen txapan be bai, txakur haundixak, horrek txakur haundixok, lehenao baltz haundixak zien. Hormie jo, eta eskua arrabetien barruan hurrengo txanpona geraketan bazan, ha zuretako.
-Hori banderaka zela zan?
-Bandera egur bat sartzen zan. Torria, salidatik hogei bat metrora edo, eta zuk urteten bazauen, korrika joan, ha makillia, banderia hartu, eta handikaldeko porterixa ondora aillegetan bazintzen iñork heldu aurretik, irabazi itten zauen. Eta baten batek atzetik heldu eitten baotsun ba ia galdu itten zauen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia