Bolibarko Pagaldai baserriko semea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-028-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bolibarren jaio zen Pagaldai baserrian. Hamaika anai-arrebatatik hamargarrena, bere gurasoak etxe lanetan ibiltzen ziren. Sei urterekin auzoko eskolan hasi zen eta bertan egon zen 13 urtera arte. Gero Eskoriatzara joan zen ikastera eta bi urte egin zituen Hermano Luis Mujikan. 20 urterekin fabrikan sartu arte etxean egon zen bertako lanak egiten. Gurasoak zaintzen zituelako soldadutzatik libratu zen.
- Proiektua: Eskoriatzako argazki fondoen dokumentazioa
- Elkarrizketatzailea(k): Leire Parra
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: ESK-028/002
- Kodifikatzailea: Larraitz Trojaola
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Joxe, zu nun jaixo ziñen?
- Bolibarren. Nire baserriko etxiek be Pagaldai dauko, abizena be Pagaldai eta baserriak be Pagaldai.
- Baserrian bertan jaixo ziñen?
- Bai.
- Eta zure aittak eta amak zelan zaukien izena?
- Luis eta Matea. Luis bertako Pagaldaikue zan eta Matea Jausorokue, Iñurrategi.
- Eta zure aitta eta amak ze eitten zauien, zertan dediketan zien?
- Ba etxe-lanetan ibiltten zien etxien. Aitta faten zan, iketza eitten euan urtien apur bat, dirue nunbaittetik biher, eta amak ba eitten auen soluen lana, etxien, janarixek, seme-alabak hazi. Askotan zesto baten hartu eta titixa emuteko solo ezkiñen apur bat eukiko gindduen, eta...
- Asko ziñeten, ez? Zenbat esan dostazu?
- Hamaika, ni hamargarrena nitzen.
- Joe, pilla bat. Eta etxien zelan konpontzen ziñeten, ondo? Zelan zan zure etxia? Haundia edo...
- Oso haundia zan. Lehenau bizitza bikue zan hori. Pagaldai eta Pagaldai-aldekua. Eta Pagaldaittik fan zan Simon Otxoa, soldau fan zan denporan Tailluanera pasau zien, eta Tailluanekuak fan zien Arabara. Pagaldaiñena baserria aldatz haundixe eta nekosue zan. Han oillaskuek eta gangar edarrakin egoten zien, baiña dirua hartzeko saldu ein bihar izeten auen.
- Eta jateko bai, ez?
- Jateko be bai. Gose-goseik ni ez naz akordetan gose-goseik, baiña gehitxuau jango gaukiela askotan geldittu naiz.
- Bueno, hori leku guztietan pasatzen da. Eta zu txikiña ziñenien han bizi ziñen Bolibarren, eta eskolara faten ziñen...
- Eskolara, Bolibarrera. Ni ekingo nintzen eskolara xei urtekin edo. Eta han ibilli nintzen hamahiru urte arte. Gero Eskoriatzan ibilli nintzen, Hermano Luis Mugica, liburuen han daukat, urte bi ein nittuan Eskoriatzan hemen. Eta gero geratu giñen, etxien geldittu nintzen, fabrikara hogei urte arte ez nintzen fan, anaia hil jaten eta bestie soldau fan zan eta idixekin eta danakin ibilli bihar izeten nintzen aitta-amari laguntzeko. Ni neu soldauzkatik librau in nintzen, anaie ezkonduta auen, eta ein ustien papelak neuk aitta eta ama jasotzen nittuela eta hortan librau nintzen soldauzkatik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!