Eskoriatza (Gipuzkoa)

Urik gabeko komunak etxeetan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-027-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eliza ondoko etxe batean jaio zen. Nolakoa zen etxea. Ura lapikoetan berotzen zuten hasieran eta gero ekonomika jarri zutenean, ekonomikak bazuen urarentzako depositu bat. Etxean ura bazuten arren, orduko komunak ur gabekoak ziren eta zikinak pilatzen joaten ziren hustu arte. Komuna urarekin noiz jarri zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zelan gogoratzen dozu etxia, zelakua zan barrutik? Sukaldia zelan zan?
-Sukaldia ni gogoratzen naiz, sukalde bajue nun auen ez naz gogoratzen, baiña ekonomikie ipiñi auenien hango tresnak amak korredorera atarata, ipiñi arte, hantxe korredorien janorduak ein zittuena, hori bai akordetan naz. Zegatik orduen berotu bihar zauen ura be, klaro, lapikue ta ipiñita su bajuen, etxien bertan. Eta gero ekonomikie jarri zan, deposittotxo bat eukitzen auen ekonomikiek. Eta hamen itturri bat. Hamen deposittua eta hamen itturrixa, eta zuk haura zeuk bete bihar zauen /bizauen/, e. Eta hamen zela daukotzun txapie, txapien berotasunaz ha ura beroketan zan. Irikin erain be bai, segun zelako sua daukotzun. Baiña orduan. Eta gero orduan ekonomikia ipiñi zanien, ipiñi zan..., zegaittik orduen komunak be zien ur bakuak.
-Eta han eukitzen zenuten ura ta bota?
-Ez, ez. Orduen izeten zan, ze esango dotsut nik, depositto bat bezela, ba zure gauzak hara oiezen. Gero lantzien behin ha atara eitten zan, e. Pentsau zelako useiña agerketan zan han etxostien. Eta gero iria edo botaten zan, garbittutakun botaten zan barrura. Eta gero ostera hurrengo beste txandara arte holaxe. Ni akordetan naz, txapie ipiñi zanien gurien orduen ipiñi zen komuna urakin. Eta goixan be bai, bueno, pi pisokue da etxia, eta goixan be bai orduen urakin ipiñi zan. Bestelan ura bai, etxien ura baauen, baiña komunien, komunek han inguruan azenak danak zien ur bakuak.
-Udaletxeko jentia juten zan gero hori garbitzera, udaletxiak egitten zauen?
-Ez, ez, ez, noberak, beziñuak juntauta. Ba gaur hoixe ein bihar dou /bihou/ edo. Ein in biharko dou /bikou/ edo. Bai, bai, beziñuak, goikuek edo behekuek edo aldamenekuek lagunduta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia