Aita fabrikan lanean eta ama josten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-027-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eskoriatzako argazki fondoen dokumentazioa
- Elkarrizketatzailea(k): Leire Parra
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: ESK-027/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
-Jarten zitzen armailla baten edo lurrien edo plazan elixpeien edo. Elixpeie izeten zan geure jolaslekua, gu onduen bizi giñen, ezta, elixatik eta.
-Hemen, San Pedron?
-Bai.
-Zu hemen jaixo ziñen?
-Bai. Nire ama be hangotxe basarrikua da. Aitta Garagartzakua zan, baiña ama hemengua.
-Ze urtetan jaixo ziñen?
-El año veintidos.
-Eta jaixo ziñenien zure gurasuak ze eitten zauien, aittak eta amak?
-Aittak, oiñ Ezkurran fabrikia, han goixan dauena, lehen zan Uribarren, nire aitta zan Uribarren, eta como jefe berak eitten auen, eta gero ba zien sozio batzuk, eta ama josten [Amorrortugaz], zegatik eze orduen denporan fabrikie ipiñi auenien be lautik hiru fabrikan itxi biha zittuen, eta gero bategaz ba ama lau neskaz, eta apopilluek lau ero bost eukitten zittuen, eta gero hantxe zelabaitt josten, ama josten. Sobre todo Viteri denda hau botata dauena, hara, eta bestie be bai botata. Orduen zeiñek euken? Pagaldaik auken ha dendia. Eta Viteriri makiña bat kantzontzillo eta alkondara entregauta [daukat] nik. Alkondaria con tirilla, pezetia pagetan utsien amai. Eta kuelluaz bost erriel. Eta kaltzontzillue hiru erriel, hiru erriel.
-Orduan zure ama fiña zan.
-Biheko. Biheko. Ez auen beste erremeixoik euki.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!