Marin auzoa; baserriko bizimodua
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 20a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ESK-015/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Eta Marin auzua, bestela, zelakua zan?
- Politte auzue. Bai. Ondo auen. Oin ez, oin baserri asko hutsik eta hola. Orduen hogeta hiru baserri izeten zien. Hogeta hiru ala gehixau be bai? Hogeta lau bat bai. Eskolie bertan eukitten [geuen], eleixie be bertan dao… Eta danok… eskola handixe…
- Eskolara ta eleixara derrior fan biher! Derrior!
- Bai, bueno!
- Bai, e?
- Bueno!
- Ta, gaiñera, ahal zanien orduen be. Batzuetan fuen biher izeten gitzonan errotara. Asto bat hartu, han ifintten geuen artu edo garixe zorro bat…
- Zorro bat ifiñi…
- Zorro bat ifintten geuen ta errotara faten gitzonan. Eta hara faten gitzenien, ba… Zenbat urte? Hamabi urteaz edo… Hamaika-hamabiaz orduko… eta zazpi-zortzi urteaz be lanak, batien konejuendako bedarra ebai biher izeten gixonan, bestien txarrixandako ezkurre batu, bestien artue karandu ein biher izeten gixonan, babak… Orduen lana ez zan faltetan. Geldittu be ez! Txikitxotatik hasitte, e? Bueno… uu! Jesus Maria! Zenbat…
- Oingo gaztiek bizioz bizi… bizi die.
- Ondo bizi die ta hobeto pentsetan jat, gaiñera, e? Sufriduteko geu nahikua izen gitzonan.
- Zeuena larreikua zan, ez?
- Baiña gu…
- Gurie bai.
- Baiña gu geure denporan ondo bizi gitzen.
- Guk pentsetan geuen [hobeto], guk pentsetan geuen hobeto iñun be ez zala izengo, e? Holaxe pentsetan geuen.
- Besterik ez danian ezautzen, ez?
- Bueno! Gero muñekak-eta be etxe-ostien eukitten gittuen. Bapez! Eta badakitzu ze… faten gitzonan, arto-saillek egoten zien, artue, badakitzu ze dan? Eta haik eukitten euen urteten otsien uliek hola artuei.
- Artobizarrak edo…
- Bai, artuek. Artabizarrak, hori. Ta guk haraxe fuen, orrazixa hartu eta kopetak eitten. Ta harrapetan bagiñuen, “Zer dabitzu hor? […] arto guztiek alperrik galtzen!” ta hango takarrarie. Baiñe orduen… Ta gustora [holakotxiekin], e!
- Ba lehengo jolasak holaxe zittunan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!