Eskoriatza (Gipuzkoa)

Hitanoaren erabilera senideekin

Hitanoaren erabilera senideekin <p>Hitanoaren erabilera etxean. Seme-alaben artean ere desberdintasunak; batzuei hika eta beste batzuei zuka.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-015-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hitanoaren erabilera etxean. Seme-alaben artean ere desberdintasunak; batzuei hika eta beste batzuei zuka.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba, hori, gaur egunian hori asko galdu dala eta, biharbada, mutillen artian gehixao […] da…
- Mutillen artian dana entzuten da hori, “hi”.
- Bai? Oin…
- […]? Bueno!
- Bai, gure edadekuk bai.
- Bestiek ez?
- [Gaiñetikuen] ez.
- Ta gaztien artian, biharbada, be ba…
- Zure seme anai bixek “hi” itten jone?
- Ez, “zu”.
- Ba, guriek be “zu”.
- Bai. Ta mutil bixei nik hi itten [detsat] ta neskiei ez.
- Ikusi? Ta eurak…
- Ta lehengunien esan osten: “Zeatik ez dostazu niri erakutsi hi itten?”, “Bueno, bueno”.
- Nok? Jonek?
- Bai.
- Ba, erakutsi in bihar… Bai, bai. Baiña hori, ez? Nesken artian galduta edo…
- Ba hori ikesi, erakutsi in bihar dotsazue!
- Hori, ba! Zeuek erakutsi bihar dozue!
- Ezta? Bestela gu, ba, galduta geldittuko gaittun hamen!
- Onbre! Ya lo creo! Guk, behintzet, [geurie] aurrera!
- Geurie aurrera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia