Bedeinkazioak; baserri-giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 20a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ESK-014/031
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Soluen bedeinkaziño hori noiz izaten zan?
- Ez dakit ze epokatan izeten zan. Ez dakit, ez naiz akordetan.
- Udabarrixan-edo?
- Udan izengo zan. Neguan ez zoiazen abadiek soluek bedeinketan.
- Baserri bakoitzera?
- Baserri bakoitzera. Baserri danak pasetan zien. Eta basarrixak han urrin daz, e! Batzuk alde batera urrin, eta bestiak betekaldera be bai urrin… Baiña egun bixan edo hiruan danak pasau-ta…
- Auzuetara eta baserrixetara beti oiñez?
- Biheko, besteik ez auen-ta. Biheko oiñez, orduen ez auen…
- Toki batzutan medikua-ta ibiltzen zan zaldixan …
- Bai, bai, bai. Eskoritzako medikuek be zaldixa baauken. Baiña bestela oiñez. Mondrauetik-eta baserrin batera karnazeruek-eta errekauren bat bialdu biher ebenien, e, orduen ez auen telefonoik eta puñetaik, eta "ekarri deixela, txahala ekarri deixela…" Beti geure etxien abixue ixten euen, ta gure aittak-edo gure anai zaharren batek kasakristora; hara fan, ta "bixar goixien erueteko, zera". Gauzak holaxe zien. Ta basarrittarrak esnia hiru-lau lekutatik behintzet ekarten euen geure etxera esnia; eta hurrengo goixien pasetan zan, Angiozarko letxerue esaten jakon, goixien, goixeko seiretan-edo aittak ataraten utsen esnia hari.
- Gera harek repartitzen zittuen…
- Gero Mondrauera erueten zittuen, nik gero Mondrauen ze eitten euen ez dakit. Baiña baserrittarrak beti be, ba, ekarten oskuen zeoze, basarriko ogixa, basarriko opilla-edo; edo labe-sue eitten euenien sagar erriak-eta. Ni akordetan naiz zela ekarten zittuen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!