Umetan eliz mutil
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 20a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: ESK-014/030
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
- Monagillo lanekin San Prudentzion bertan hasi ziñan?
- Bai, hoixe. Ni fango nitzen monagillo, nik uste dot xei urtegaz ero hasiko nitzela.
- Eta zela hasi ziñan, zeiñen bittartez edo?
- Zela? Bai ba, kalekuek izen-ta, mutikuek, e, han inguruen bizi zien mutikuek danak, asko ez gitzen-ta; gu be bai, eta han tabernakuek be bai, eta gero Elormendiko nire lagunak, oin be lagun intimue dot, Dionixio-ta, eta gu monagillo. Gure anaiek be, anai zarren bixek be monagilluek izan zien. Gero…. Hareik urteteko desietan-ta, gu barrura.
- Eta orduan monagillo lana zer izeten zan, zer egitten zenduen zuek?
- Mezie emuten lagundu-ta; gero baten bat, e, gaixoik dauenien elixakuek emon biha jakonien-ta, oiñ ezta hainbeste usetan, baiña orduan, goixien illunetan, igual kilometro bira San Prudentziotik. Atzenengo baserrixa dao San Prudentziotik kilometro bi ta erdira-ero; kamiñoz, e. Bentan akordetan naz, ni be birrittan fanda nenguen, da nire anaiek eta sarrixau, gizona be txarto, txarto, zaharra… Eta harei komuniue eruten. Abaria-ta goixeko xeiretan-ero, e! Eta kanpanillia, talan!, talan!, jo-ta… Birian baten bat jo ezkero belauniko jarri biher. Belauniko, han pasetan zienak, ba, belauniko jarri, eta talan!, talan! "Han, elixakuak". Holaxe izeten zan.
- Zuk txiliña jotzen…
- Bai, bai. Abarie faten zan kopoiekin komuniue emuteko. Lelengo kostunbriek holaxe zien.
- Eta hori zela izaten zan, beti goizian? Goizian goiz?
- Bai, bai. Goixien xeiretan-ero, goixien illunez.
- Eta zeurekin batera besten bat joaten zan prozesiñuan-edo?
- Ez, ez. Gehixenien bakarrik. Bai.
- Gaixorik zegoenaren habitaziñora?
- Bai. Konfesau eta komuniue emun-ta itte utsen-ta. Gero urtien behiñ terrenuek bedeinkaketan faten zan abarie. Baserririk baserri, monagilluekin. Eta lelengo abare zaharra auenien, batzuetan oillaskue emuten utsen, da beste batzutan arrautzak, beste batzutan txorixuak… Bedeinkatu-ta… Zestuekin, e, asko batzen zittuen, e! Eta monagillueri, abariak, lenagoko abare zarrak, hirutik bat monagillueri emuten utsen; oseake asko. Asko, asko; hirutik bat monagilluei. Gero abare barrixa etorri zanien, gaztie, ha hil zan, ta gaztie etorri zanien, ba…, harek puxkat kanbixau auen, harek, e, propiñie emuten auen, baiña hirutik bat-eta ez. Baiña abariek-eta asko batzen auen. Gero, e, orduan txarrixek zela hiltten zien baserri danetan, geurien be bai, kamiñero-etxie izan arren, aittak urtero-urtero txarrixa hazten auen, txarri haundixa, e! Afana eukitten auen txarri haundixa hazteko. Txarrixa hil, eta gero ba erregaluek, batai eta bestiai, ta… Eren auzo danekuei ez, baiña han ingurukuei, danei. Abariei baserri danetatik erregaluak. Asike… Odolostiek-eta abariek sobra eukitten zittuen. Solomue-ta… Abariei onak eruen bihar ba…
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!