Marin auzoko baserriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-010-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: ESK-010/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Ni gazte nintzanian, ba, esango [dizkizut] nahi badezu baserri guztien izenak.
- Aber, esan, esan. Eta goguan dakazuz danak, e?
- Bai, bai! Bai, ba, han jaio ta han bizi ta… Goittik hasiko gera: gorengo etxia da Belategi, Belategi. Gero onduan dauka beste bat: Ugarte. Bai, Ugarte. Gero Emaldi, eta Emaldi da Emaldi txiki eta Emaldi haundi, bi Emaldi dia. Gero beste bat zan Idiazabal, baiña hori galdu zan. Galdu zan, nere denporan, e! Galdu zan… ba, haixiak… jausi zan hori, bai. Bueno, gero jarraittuko dogu. Gero geuria, Garaikua, ta gero Etxebarrixena. Eta beste bat zan, oain hau ere galduta da… Gorretxe uste dot daukela izena, Gorretxe. Gero Laudio: Laudio Gokua ta Laudio behekua, bi bizitzadun teillatu baten, teillape baten, ezta? Bi bizitza eukena. Horrek [die] Laudio Gokua ta Laudio behekua. Gero hurrengo dator Iturrarte ta hurrengua Maiñurti, Maiñurti. Gero, Agarre. Gero Maiñarte. Gero dator maixuen etxia, Maistretxia, Maistruetxia. Bai. Han maistrue edo [maisutza] eitten euena ez zan maistro karreraduna, e? Baizik pixkat zekiena irakurtzen ta…
- Kultotxuaua ta…
- [kultotxuaua] ta… hua egon zan, urtietan egon zan maisu bezala. Bueno, esan degu […]. Gero abadien etxia, Abadetxia, ezta? Abadetxia. Gero Etxaundi, horixe zan etxerik, hola, haundiena ta hola palazioan antzekoa, ezta? Hori ere erre ein zan. Harek eukan bere ondoan, berari dagokiola, ezta, eukan Etxaundi txiki.
- Etxaundi txiki?
- Etxaundi txiki. Bera zan Etxaundi, ta eukan Etxaundi txiki. Gero dator Zabale, Zabale bai. Ta gero dator Erromarate, Erromarate. Gero… a! Beste bat galdu zana, Azkarraga. Gero Isasi. Gero dira Irurena ta Erregena, Bidebeitti goitti ta Bidebeitti beheko, Bidebeitigoiko ta Bidebeitibeko. Bi. Gero Insustegi.
- Jesus! Basarri asko, ezta?
- Bai, horrek… Eta gero Arane. Arane. Lehen esan degun…
- Ermittia…
- Ermittia onduen euki euena, e! Galdu zana. Bai. Horrek dia Maringuek zienak; gero Mariñeri parrokira zertu… ekarri zienak […] izan ziran Gatxikarro, lehen esan deguna, Auzibar… Arozibar esaten due zaharrak, e? Auzibar esaten dou guk hola, baiñe izena osua Arotzibar zan.
- Arotzibar… eta honek guztiok ze dia Aramaixokuak?
- Aramaixokuek die, bai. Aramaixo, Azkoagako partien.
- Baiña parrokixia…
- Oin bai, lehen izan zien zerak…
- Maringuak.
- Maringuak. Ta Mariñera pasa zian horrek…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!