Eskoriatza (Gipuzkoa)

Marin auzoa; ermitak

Marin auzoa; ermitak <p>Marin auzoa nolakoa zen; ermita. Maringo ermita zaharrena, San Lorenzo (Arane baserriaren ondoan). San Lorenzo santua Santa Luzia ermitara eraman zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-010-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Marin auzoa nolakoa zen; ermita. Maringo ermita zaharrena, San Lorenzo (Arane baserriaren ondoan). San Lorenzo santua Santa Luzia ermitara eraman zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Marin auzua gitxi gorabehera goguan dakazu zelakua zan? Basarri asko zeren, ermittarik zeuan…?
- E?
- Ermittarik edo…?
- Ermittak be bai. Ermittak… Oin geratzen da bat, baiña lehen zauen beste bat. Bai. Baiña bestiori, lehelengo ermitta zaharra, zaharrena, zan San Lorenzo. Euen Arane baserri onduan. Arane… Dao baserri bat Arane izenekue, ezta? Haren inguruen zeuen hori ermittaori. Ta ermittaori, ba, nolabait hondatu zan eta han euen santua San Lorenzo. San Lorenzo ekarri zan beste ermitta batera. Beste ermitta bat egin zan oso ederra —oain ondo dago— Santa Luzia, ezta? Ta Santa Luzian jarri zuten hori, ekarri zuten hori San Lorenzo hori ere. Ta […] oain zean dago, Donostiako artxi… esto…
- San Telmon edo?
- Ez, esto… obispaduko…
- Diocesis…
- Bai, diozesiko… zela esaten da? Museuan. Bai. Haintxe dago, baiña Maringua da ta uste dugu laister barriro Mariñera ekarriko dutela. Baiña haintxe agertzen da Maringua dala, ezta? Ta hoixe da, ermita hartatik ekarrittakua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia