Bizimodua zenbat aldatu den
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 22a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ESK-008/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Ta ze urtetan esan destazu jaixotakua zarala?
- Neu? Jaixotakua? Mil novecientos diez.
- Maiatzian…?
- Maia… lauen.
- Lauan.
- Orduan, larogeta hamabost urte?
- Larogeta hamabost urte pasauta. Lartxo, e?
- Lartxo ez, ondo.
- Lartxo bai, lartxo.
- Orduan zuk ixa-ixa mende osua Eskoriatza zelan aldatzen juan dan…
- Bai…
- …ikusi dozu…
- E?
- Ikusi dozula zelan juan dan dana aldatzen, ez?
- Bueno, hori kasik-kasik guk esanda zueik siñestu be ez dozue eitten bizimodue ze kanbixau dan. E? Gure… ni umie nitzenetik aurrera, ba, siñestu be ezin leike ein. Hemen andrak-eta, ba, tabernara-ta pentsau be ez! Bi andra tabernara? Sekula be ez!
- Gaizki ikusitta edo…?
- E?
- Gaizki ikusitta zeuan?
- Ez zan… Ez zan [faten]. Nire ama segurutik gizonakin tabernan ez zan sekula egongo. Gizonak bai, gizonak tabernara faten zien orduen be.
- Bai? Orduan be ohitturia zeuan?
- Bai, bai, gizonak faten zien.
- Ta txikiteua edo ze izaten zan?
- Bueno, gu…
- Orduan bai ala gerora etorri zan?
- E?
- Txikiteo kontuak eta…
- Gero… Ba… Hori andrak-eta tabernara fatiek oin etorri da, e? Oiñao, e? Hemen, e? Hemendik kanpora, porejenplo, Barzelonara hori lehenau be badao, [baiña]. Hemen baiño lehenao etorri zan bizimodua adelanto asko. Baiña hemen lehelengo hola neskak-eta tabernan bi neska ni mutilla nitzenien be ez zan ikusten, e! Sekula pentsau be ez, e! Ta faten ziñen, porejenplo, geu ibili neskakin ta, ba, dantzan ibili ta buelta bat ein ta geuaz zerbeza bat hartu edo kafe bat hartu, sartzen zien, baiña bestela pentsau be ez emakumaik, e! Hemen oin larogei urte ta hola emakumaik… jolin, ikusi balie bi emakuma tabernan, ba… Ta fumetan ikusiko balie, barriz, herrittik be bialduko zittuen.
- Bai, e?
- Bai, bai, bai.
- Hemen fumau-ta emakumak ez dau ein, sin enabargo, lehenau be egongo zan fumetia gure aurretik be.
- Bai, e?
- Ni akordetan naz Asturiasen-ta etxiek hemen be baeukien sukaldia. Ez dakizu? Ta sua bajua zan, lurrien eitten zan sua.
- Bai, beheko sua, ez?
- Beheko sua. Ta tximinixia. Ta Asturiasen, akordetan naz ni, tximinixiak eukitten euen borde bat. Hola, bordetxo bat.
- Bai, halako…
- Bai, holaxe. Badakizu, ezta? Hantxe pipia eukitten euen andrak.
- Andrek, e?
- Andrak. Eta pipie fumetan euen. Ta hemen sekula ez zan ikusi, baiña hemen be denporan baten igual egongo zan, e? Lehenau. Baiña gure akorduan ez, e? Ta andrak fumau hemen sekula ez dau ein ointxe artian.
- Bai, bizimodua asko aldatu da, ez? Eta emakumiak…
- Nik hemen lehelengokua andria trenian ikusi nauena —neu ezkondu ta gero, Vitorixan nabillela, Vitorixatik natorrela— rekadista baten alabia. Zigarrua fumetan [euen]; jente guztia berari begira. Hori el año cincuenta y… o cuarenta y ocho cuarenta y nueve.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!