Herrira saltzera; oiloak nola hazten zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-007-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: ESK-007/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Orduen, danetik eukitten zauien…
- Danetik.
- Ta gero arrautzak saldu eitten zittuen?
- Bai, arrautzak bai, arrautzak bai. Arrautzak guk geuk saldu dou. Nik neuk be hemen be saldu dittut eta ni hona etorri aurretik, ni… gure ama zanak euki euen… Nik ez dakit nundik horixe, ze nundik gure amak auken zera, hori amistadioi. Donostiako diputaziñoko txofer bat etortzen zan gurera astien-astien, astien egun baten Donostiatik, orduen sasoien. Ta aukenak, ba, asterako eruten otsen egunien dozena bat edo gura dana asterakuek, ba, zazpi dozena edo aukenak edo sei edo zazpi edo zortzi, aukenak, eruten otsen. Ta akordetan naz ni gure ama zanak hemen garajia… Ointxe be […] hor etxian. Etxe barrixa ein auen, baiña lehengo zaharreko zera da. Hor ate bat, zu oin pasau zarenien ate haundixe Benta Zaharren?
- Bai.
- Ba, han. Garajie esaten jakon, hak auken izena garajia. Ta han oilluak… atie be gure amak zerrau itten otsen zera, irristuen neguen edurre-ta auenien ta hola. Edur gesala ta neguen? Zertu eitten otsen, danak irristuik be zerrau eitten otsen. Egunero-egunero-egunero zaperue emuten otsen.
- Zaperue?
- Zaperue. Patata egosixek, patata azalak, patatak, egosi ta apurtu-apurtu ein ta arto-urunaz. Arto-urunaz zaperua. Ta gure ama zanak botaten otsen egunien koillarakada bat piper gorrixa, negurako beroketako ona zala ta.
- Beitu…
- Bai, piper gorrixa koillarakada bat. Ba, gure amak neguen be arrautzak betik eukitten zittuen. Ta nik horixe ez dakit nundik amistadia hartuta eukan, baiña Donostiatik diputaziñoko txoferra etorten zan, urtietan nire neskatilla-denporan. Ta gure amak arrautzak zestotxuan —zesto bata eruten euen ta bestie ekarri, ta —zestotxuan ifinitta eukitten zittuen sei dozena, zazpi edo zortzi, aukenak, hantxe. Ta txoferroi etorten zan hartu, amai pagetan otsen, aide! Zortzixen behin etorten zan.
- Beitu…
- Bai, bai, bai.
- Donostiatik, e?
- Donostiatik. Ta urtietan etorri zan nire neskatilla-denporan, urtietan. Ta horixe amistadia nundik hartuta euken horixe ez dakit. Ez naz akordetan nundik auken gure guresuek amistadia.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!