Eskoriatza (Gipuzkoa)

San Elias ermita eta haren ingurua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Elias ermita. Fraideak diru-batzen... Toponimia, ingurua. Lehen oinez ibiltzen ziren batera eta bestera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jaturabek-eta esistiduten dau oin be?
- Bai.
- Ha ermittie-ta haintxe ete dau...?
- Bai, bai. Ha ermittie [...] dauena? San Elias?
- Bai, haxe.
- Bai, han dao. Bai, bai, bai.
- Baiña ez da... Lehenao etorten zan hona batzera [...], bat, San Elias jarten auen.
- Ta hango Ama birjiñekua zera etorten zan batzen? Arantzazuko fraillen bat etorriko zan.
- Diru-batzen edo?
- Ez, garixe edo...
- A! Bueno, bai, bai...
- [...] ordutik behin edo behin egonda nao han, pasauta nao handik. Ta gero, noizbaitten leidu dot zerbait, baiña han ez da biziko oin iñobe.
- Ez, ez ,ez. Ha, bueno...
- Lehen han andra altu-altu bat, alta-alta bat, flaka bat etorten zan, nik uste dot, batzera.
- Bai, Arantzazura, mendixek zera; Aozar(a)tzatik zerera. Zela dia hor goiko etxiok?
- Urrexola.
- Urrexola. Urrexolatik Jaturabera edo [...]...
- [...] ha auzue bistan dao?
- Bai, bai, bai. Gure etxetik pare-parien dao auzue. Bai.
- Hemendik Arantzazura oiñez fateko [...tatik]...
- Han igoten gauen Urrexolara gaiñera, ta gero han trabes-trabes faten gitzen.
- Bide-sailla, e!
- Bueno...
- Ba, Urrexolatik oin esan dozun lekura, handik gora Arantzazure, oiñez. Oiñez. Bai. Oiñez ibiltten zan... Oiñez... Bueno! Nun ibiliko zan, ba?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia