Jose Pagalday Garro

Eskoriatza (Gipuzkoa) (1927-2010)

Biografia

Arana kalean jaio zen, gurasoak Bolibar auzokoak izan arren. Eskolan hiru urterekin hasi eta sei urtera arte mojekin ibili zen, eta geroago "Beheko eskolan". Gerra garaia gurasoen baserrian pasa zuten, Bolibar auzoan. Gerra ostean, 13 urterekin, Deustuko salesiarretan barneko ikasle izan zen industri maisutza ikasten zuen bitartean; eta handik Bilbora pasa zen industri peritu izateko ikastera. Eskoriatzara itzuli eta aitak (beste bazkide batzuekin batera) sortutako TESA lantegian hasi zen lanean 1952an. Ordutik bidaia ugari egin izan du Europako hainbat herrialdetara, baita Amerikara ere. TESA lantegiari buruzko eta sarrailagintzari buruzko hainbat azalpen eman ditu elkarrizketa honetan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ESK-043 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
ESK-044 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Bilbora ikastera Bideoaren ikonoa
2 Jose Arana eskoriatzarra Bideoaren ikonoa
3 Hiru urterekin mojetara Bideoaren ikonoa
4 Eskolan erdaraz, kalean euskaraz Bideoaren ikonoa
5 Umetako jolasak Bideoaren ikonoa
6 Sasoi bateko garraioak Bideoaren ikonoa
7 Trenak Bideoaren ikonoa
8 Automobilak eta bizikletak Bideoaren ikonoa
9 Argi zentralak Bideoaren ikonoa
10 Lehen 15 apaiz, orain bakarra Bideoaren ikonoa
11 Lehen ume asko auzoan Bideoaren ikonoa
12 Herriko medikuak Bideoaren ikonoa
13 Etxean erditzea Bideoaren ikonoa
14 Frontea eta granadak Bideoaren ikonoa
15 Gerra nola hasi zen Bideoaren ikonoa
16 Granadak eta hegazkinak Bideoaren ikonoa
17 Gerra hasi zenean Bideoaren ikonoa
18 Etxe bakoitzean soldadu bana Bideoaren ikonoa
19 Anaia, bost urtean soldadu Bideoaren ikonoa
20 Gerra osteko gosea eta estraperloa Bideoaren ikonoa
21 Eskoriatzako lantegiak eta Tesa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia