Euxebio Arejolaleiba Saez de Cámara

Marin; Eskoriatza (Gipuzkoa) (1955)

Biografia

Gatxikarro (Gatxekoarroa) baserrian jaioa, Aramaioko Azkua auzoan, baina sentimenduz marindarra, bizimodua Marinen (Eskoriatzan) egiten zutelako: eskolara eta elizara Marinera joaten ziren. Aita bertakoa zuten, artzaina, eta ama Gasteiz ondokoa; euskara eta gaztelania, umetatik biak ikasi zituzten bost anai-arrebek. 1969an trena kendu zutenean, Maringo biztanle asko inguruko herrietara joan ziren bizitzera. 1971n Euxebio ere Arrasatera joan zen bizitzera, hara ezkondutako arreba baten etxera, bertan ikasketekin jarraitu ahal izateko. Gero Teologia ikasi zuen eta Euxebio irakaslea izan da, erretiroa hartu duen arte. Hikazalea eta hika hiztuna, Eskoriatzako hitanoa jasotzeko elkarrizketatu genuen, Oñatin: noka egin zuen elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
ESK-104 2025 Eskoriatzan hika

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Hika etxean
2 Eskolako kontuak. Hizkuntza eskolan
3 Euskarak nola eragin dion
4 Irakasle lanak
5 Justizia eta irakaskuntza
6 Hika auzoan
7 Hika familiako gazteenekin
8 Hika eta baserria
9 Auzoko hizkuntza-egoera
10 Tokian tokiko euskalkia
11 Euskalkiak eta konplexuak
12 Hika gazteen artean
13 Appa Hi! Bideoa
14 Hika eta hizkuntzarekiko lotura
15 Hikadunaren perfila
16 Badu euskara batuak informalerako espazioarik?
17 Hika berpizteko ekimenak
18 Maringo historia
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia