Vicky Orbe Mandaluniz

Errigoiti (Bizkaia) (1973)

Biografia

Californiako Upland herrian jaioa, lau urte zituenean Euskal Herrira bueltatu ziren. Guraso biak Errigoitikoak zituen; 1964an aita artzain joan zen Californiara, 19 urterekin, eta handik hiru urtera ama. Mexikon ezkondu ziren, eta Californiara joan ziren bizitzera. Aitak behitegi batean egiten zuen lana. Susan ahizpa eta Vicky Ameriketan jaio ziren, baina ahizpa gazteena ez. Izan ere, argi zuten diru apur bat egindakoan bueltatu egingo zirela. Ondoren, aitaren jaiotetxean bizi izan dira, Orkondoa baserrian. Aitak behitegia ipini zuen bertan, eta baserritarren eskubideen defentsan ere ibili zen (ENHE sindikatuko sortzaileetako bat izan zen). Vickyk familiaren historia kontatu zigun, eta baita bere esperientzia ere. 

Zintak

KodeaDataProiektua
EGT-006 2023 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia