Luis Bereziartua Zabala

Errezil (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Errezilgo Bustinzuri baserrian jaio zen. Zazpi senideko familian bigarrena da Luis. Umetako ikasketak Errezilen egin zituen, eta, gero, Tuterara bidali zuten hango jesuitekin ikastera. Soldadutza egin aurretik morroi ibili zen urte eta erdiz Urrestilla bideko Aginetxe baserrian. Irunen egin zuen soldadutza, eta, hura bukatu ondoren, denbora batez Beizaman morroi lanetan aritu zen. 11 urte egin zituen baxurako arrantzan lanean; eta, itsasoan lana gutxituta, eraikuntzan jardun zen 21 urtez. Aizarnazabalgo Mari Kruz Sagarnarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERZ-022 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia