"Euskara den gauzarik ederrena da"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-051-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Joxeri ate asko zabaldu dizkio euskarak bizitzan. Euskararen jatorriari buruzko liburuak ere irakurri ditu. Berea ez beste euskalkietako euskaldunekin hitz egin duenetan ez du elkar ulertzeko arazorik izan sekula.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Irati Odriozola
- Data: 2011(e)ko ekainaren 22a
- Iraupena: 0:05:07
- Erref: ERR-051/042
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
-Bueno Joxe, ba bukatzeko, ingoizkizut euskeran inguruan bi galdera, e! Bat, zuk bizi guziya, bueno, ezkondu ta ez, biño euskeraz in'tzu bizitza. Etxian, txikitan...
-Nik beti etxian euskera in det, beti. Lanian de'bai. Lanteiyan de'bai. Ez zekitenekin /Etzakitenakin/ ez, klaro, porque ni hor, ni ekargatu eon nitzan lehenbizi hasi nitzan tokiyan. Geo ia ofizina teknitan ta eondu nitzan ba, launa euskalduna, sanjuandarra... Guk egun guziya euskeraz iten genun. Uan, baldin bazeon norbaitte erdelduna, ba...
-Harekin erderaz.
-Klaro...
-Ta zuk bizitza guztia euskaraz inta, zer da zutzako euskera, Joxe?
-Gauzik ederrena. Gauzik ederrena. Ni euskeraz ikasi izatia, beti itea, netzako gauza ederra da. Nik izandu'et, mendira juten [...], hemengo mendieta ta, basarrin batea ta, galdetzea ni juten nintzan. Ta euskeraz nola [...], segittun zabaltzen zuten atia! Jatea jute'giñan tabernan batea ta hola ta, ni han euskeraz. Ta beti oso ondo. Oso ondo. Nei asko zabaldu'izkit euskerak. Ta netzako, esate'izut, lehen esan dizutena, da netzako gauz ederra! Ederra. Nik ba'itut hor libro batzuek, oso garrantziya'aukatenak, biñon dia libro batzuek beitu ber dena beste gauzakin. Atzo eondu nitzan honekin ikusten. Eta baditu liburuak geyo horrek'e iñak. Ta horrek ekartzen du, liburu hortan ekartzen du, euskalduna nola atea giñan mundura! Karriri, karri liburuak! Ikusteko!
-Geo, ez, geo ikusiko'ittugu, hau, azkeneko galdera ingo'ut ta...
-Bai. Eta hor ekartzen du: el euskara madre del castellano. Eta ez du esaten, Iruretagoiena edo, Arrizabalaga edo holako batek, ez, Valladolizeko gizon bat da e! Jorge María Rivero Meneses. Hoi Europan'de garrantzi haundiya izandu du, gizon honek. Eta ni jun nitzan gizon horrekin bi konferentzira, jun nitzan beakin. Eta batian jarri niyon ni gauza hori [...] "Yo he leído", esan nion, "Yo he leído que los vascos procedemos de una isla, que había y se hundió, por el Atlántico, y que procede de allí, y tal... Y eso decían los alemanes".
Esan'tzian (bere hitzakin e!): "No tenían ni puta idea". Esan'tzian. "Ni puta idea. Los vascos siempre han vivido aquí. Y proceden aquí. Su origen está aquí, en la bahía de Santander". Ta esplikatzen ditu gauzak, nik arrittua nago Valladolizeko gizon bat nola dagon horren zoratua euskerakin. Profesoria da e, bea profesoria da. Kategoriko gizona da. Ta ni Donostira jun nitzanian beakin hitzein nun, gai hoi, ta jo, san tzian: "no tienen ni idea. Ni idea".
-Ta zutzat, euskeraikan garbina? Euskera guztiak ez dia ba, Tolosan hemen bezela ez da hitzeitten, edo...
-Bueno, azkar jartzen da e!, "Porque" gu soldauskan gaudela Bizkaitarrak zian asko. Nik haien euskara seittun ikasi nun! Eta euskaldunakin era batea iten nun ta haiekin bestea. Eta geo naparrak'e bazian, ta etzenun horren berdiña're e, baño arazoik ez zegoen /etzeon/. Etzeon bat'e arazoikan.
-Denak ulertzen ziñaten...
-Bai, bai! Ni...
-Ta bat esatekotan, garbina zein dela esango zenuke zuk?
-Bat?
-Bai, nunbatteko ba, Errenteikua edo Oiartzungua edo Bizkaikua edo...
-A bueno, Oiartzunguak eta Errenteikuak lehen ez ziren /etzian/ horren berdinak; uain bai, "porque" ikastolan ikasten dituzte uain! Gu ez giñan ikastolako umiak! Hoi, itxian ikasten genuna, baiñon baserriyan'de, gauzak, hemen igual deitzen geniyon era batea ta han bestea, igual, Oiartzunguakin de'bai, baiña azkenian, danak hartze'ituzu. Ni [...] arazoik izandu, sekula. Ez bixkaitarrakin ta Arabakuak ez naiz goatzen inorre bazeonik. Naparrak bai, naparrak bazian. Ta nik euskeraz iten nun beti. Nik ahal den guziya euskaraz.
-Bueno ba, Joxe, ba eskerrik asko.
-Ez horregatik.
-Zuk hemen esantakuak interneten jarriko'ttugu, ba nahi dunak ikusteko ta nahi dunak ba ikasteko.
-Hoixe, ederki.
-Bale?
-Ikastia dute euskaraz.
-Hoi da.
-Gure hizkuntza da.
-Bale ba, mila esker, Joxe.
-Ez horregatik.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!