Errenteria (Gipuzkoa)

Ez dut nire herria ezagutzen

Ez dut nire herria ezagutzen Gaur egun baino txikiagoa zen Errenteria eta denek ezagutzen zuten elkar. Gerora, asko handitu da herria.
Gaur egun baino txikiagoa zen Errenteria eta denek ezagutzen zuten elkar. Gerora, asko handitu da herria.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Tratua, jendian arteko tratua, goxuagua? Denak ezagunak izango ziñeten...
-A, bai. Denak ezagunak. Eta, kalian ikusi ta dena hitz… ez hitz egin, "aio!", o sea, ya baziñakizun nun bizi zen, nola izena zun, ze famili zian... Dena, bai, bai. Bueno, lagunak, herriya're txikiyagua... Aber, uain nola hasi den herriya!
-Asko aldatu da…
-Ooooooo… Jesus! Errentei famosua! Errentei famosua, “por desgracia”…
-Lehen politagua izango zan…
-Ez.
-Zu umia zinala, ez zan, politagua?
-Ni bizitu nitzan tokiyan, uain bezela: eliza ta ayunta … Oain denak igual-igual daude.
-Bai, hori bai, baina etxe asko in dituzte…
-A, “hombre”! Leheno basarriyak ta zian tokiyan itxiak ta bua! Jesus! Nik ez dut ezautzen Renteiya, zergatikan eondu naiz ez dakit /eztakit/ hamalau, hamabost urte itxetik atera gabe, gauza ez ta, hanketatikan! Asiske nik nere herriya ez dut /eztut/ ezautzen. Uain, berriz, gutxiyo.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia