Ama dantzazalea eta aita gizon serioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-050-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maritxuk ez du sekula dantzatzea maite izan; ama, ordea, dantzazale amorratua zuen. Aita oso gizon serioa eta hitz gutxikoa omen zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ERR-050/007
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Zuek dantzara jungo zinaten... igandetan...
-Ni, ba ni enaiz /ez naiz/ dantzariya izandu. Ez. Sekula ez naiz baile batea sartu. Herriyan izaten zen, Alamedan, izaten zen [band...], zea, musika ta geo tarteka ttun-ttuna. Biño ni dantzariya enaiz izandu. Ta ne'ama [batez'e] zan dantzaiya. Zenbat bider esaten zun: "Nik ez dakit ze alaba dittuten! Hok...", zea, harek filarmonika aittu orduako, jartzen zen hua!
-Bai?
-Bai. Donostiarra zen. Ta oso emakume salada. Eta argiya. Hua ez zen /etzan/ lotzatzekua iñungana juatia. Ez, ez, ez, ez. Erderaz'e, zea, aitzen zen trinkilin-trankullun, biñon aitzen zen, erderaz hitz eitten'e. En kanbio atta bat'ez. Ba ama bai. Bai. Ez zun ondo hitzeiten aldeako, eh! Biño, biño...
-Ta amari, dantza itia gustatzen zaitzaion, ta kantatzia ere bai?
-Bai, bai, bai... Aita ez. Aita zen oso seriyua. Gizon seriyua ta errespetokua. Oso seriyua. Hitz gutxikua. Nahikua zun, bakizu, seniden artian, pues, umian kontua, hasarretu edo hola, bueno, haserratu, baakizu, eozein txoakei! "Ala, aita heldu da, eh!" Ta akabo! Ez zan gehio esan beharrik!
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!