Errenteria (Gipuzkoa)

Eskola publikotik mojetara

Eskola publikotik mojetara <p>Umetan fede kristauan hezitakoa da Maritxu eta sinismen berei eusten die gaur egun ere. Txikitan eskola publikoan ibili zen arren, errepublika garaian eskola kristaura aldatu zuen amak, ez zuelako nahi alaba hezterik gurutzea ukatzen zuen eskola batean. Mojen eskolan josten, brodatzen, kantuan eta errezoan trebatzen zituzten haurrak. Neskak eta mutilak bereizi egiten zituzten, garai batean gizonak eta emakumeak elizan bezalaxe.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-050-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan fede kristauan hezitakoa da Maritxu eta sinismen berei eusten die gaur egun ere. Txikitan eskola publikoan ibili zen arren, errepublika garaian eskola kristaura aldatu zuen amak, ez zuelako nahi alaba hezterik gurutzea ukatzen zuen eskola batean. Mojen eskolan josten, brodatzen, kantuan eta errezoan trebatzen zituzten haurrak. Neskak eta mutilak bereizi egiten zituzten, garai batean gizonak eta emakumeak elizan bezalaxe.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ezlijiyuak pisu haundia zekan lehen.
-Bai. [Leheno...] Nik neonek, uain bertan'e, nik fede haundiya dut. Nik lehengo zea segitzen dut; lehengo martxa, igual-iguala. Eunero joaten giñan mezeta, errosayoa... Leheno eliza zen kontua. [...] hamahiru urtekin hasi nitzan, eta... Zea... Uain bezela kalian pasiatzen ez. Neska gaztiak'e, fabriketatik eta atera, ta leheno itxian josten zen erropa, zergatikan uain bezela ezpaitzen erropa josiyik saltzen. Saltzen zien, zeak, piezak, eta josten ikastea! Uain bezela kalian hola pasiyuan? Igande arratzaldian pixka bat. Ta neska-mutilak eta? Keba! Ta uaingo posturan? Bu! Ez, ez, ez...
-Nola joan ziñen zu josten ikastera?
-Pues, zea, itxe batea. Osea...
-Jostunakin?
-Ni bezela, neska gehio... Hau ere josten iblli zen, ni're bai, orduan denak! Uain bezela, botoi bat jartzen ez dakitenak? Ez, ez, ez, ez... Jersiak itten, galtzetinak itten... Osea, zaharrenak txikiyagoai, zea, itten... Dena hola, aprobetxatzen. Eta otordua're, illa... Eunero ez, baño gehienian babarrun gorriya izaten zen. Ta geo aza. Eta azai odolkiya sartu eta handikan puska bat, uain bezela portriak eta ere ez. Beste, beste, beste modu bat, beste modu bat. Igandia etorri ta meza nausira. Arratzaldian bezpeeta. Ni, egiya esan, eskola publikuan-edo hasi nitzan. Baño republika denbuan gurutzia kendu zuten. Ta gurutzia kendu zutenian, nere amak etzun bere alaba han ikusi nahi. Ta in niñun Hijas de la Cruz, monjak zian, ta kolejiyo hartara eman. Ta han eakutsi ziaten edukikaziyo haundiya. Dena erderaz eh! Hoi bai. Nik dena erderaz ikasi dut.
-Republika garaian ere bai?
-E?
-Eskola publikuan ere bai dena erderaz?
-Ez. Nik esan nahi dizut, nik... Bai, orduan bai! Dena erderaz itten zen. Ta zean e'bai, Hijas de la Cruz-etan'e, Hijas de la Cruz zian mojak... Ta nik, egiya esan, ne oraziyuak, ne konfesiyuak, ta nik gauza hoik danak, uain bertan'e erderaz itein'ttut, hala ikasi nun ta! Ta hola...
-Ta eskola publikuan ze ikasi zenun?
-Txikiya nitzan! Baakizu, [ni], zea, zenbat urtekin jungo nitzan mojeta ba!? Igual, eskolan hasi nitzanian, eztakit ba nik zenbat urte izango nittun? Bost, ez dakit /eztait/, bost urte edo... Ez dakit, ez dakit /Eztakit, eztakit/! Bai. Orduan [...] gurutziak kendu zituzten...
-Eta han, eskola publikuan, gogoratze zea zein zan maistra?
-Señorita Teresita. "Porque claro", parbuluak edo esaten zen, txikiya, geo ia monjeta.
-Eta, monjetan, ze irakasle edo euki zenitun?
-Monjak.
-Monjak? Bat baño gehio...
-Bai. Segun ze edadia, [...] ta oso ederki, errezatzen. Uain bezela ez ziguten deportia ta holako gauzik itten. Arratzaldian, bainika ikasten, osea, dibujuak, osea, pixka bat bordatzen, josten, edo puntu itten, holako gauzak erakusten ziguten. Ta gero esaten genun eunero errosayua, edo kantatzen, zea, josten ta ai giñan bitartian. Bai...
-Han denak neskak izango zineten?
-Bai. Muttikuak ibiltzen zian zazpi urte arte bakarrik. Zazpi urtian ia atera [behar] izaten zuten. Leheno, leheno etzan neska-mutillak. Keba. Keba, ez, ez, ez. Elizan bertan'e, leheno, gizonezkuantzako, alkiak zian, ta emakumiantzako, sillak. Emakumia, zea, sillaik gabe geatu, ta nahiz alkiyak hutsak eon, edo lekua izan, lurrian belauniko. Errespetua. Hola errespetatzen zen.
-Orduan, elizan ere aparte?
-Bai. Leheno bai. Aspaldiko kontua dia, eh! Aspaldiko kontua dia.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia