Errenteria (Gipuzkoa)

Erdiko kalean ezeren faltarik ez

Erdiko kalean ezeren faltarik ez <p>Errenteriako Erdiko kaleko etxe batean bizi izan zen Maritxu. Hiru solairuko etxe arkupeduna zen, armarriduna eta "Jesus hombre salvador" izkribua zuena. Errentan hartua zen eta otar-egile batek lan egiten zuen beheko solairuan, Joxe Olaziregik, era guztietako otar eta saskiak egiten zituena: okindegitarako, arrantzarako, baserriko hainbat zereginerako... Errenteriako Erdiko kaleak, motza izanagatik, negozio eta zerbitzu ugari biltzen zituen: ehorztetxea, harategia, txurro-denda, mertzeria, burdindegia, taberna, herriko eliza eta herriko etxea bera, besteak beste.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-050-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errenteriako Erdiko kaleko etxe batean bizi izan zen Maritxu. Hiru solairuko etxe arkupeduna zen, armarriduna eta "Jesus hombre salvador" izkribua zuena. Errentan hartua zen eta otar-egile batek lan egiten zuen beheko solairuan, Joxe Olaziregik, era guztietako otar eta saskiak egiten zituena: okindegitarako, arrantzarako, baserriko hainbat zereginerako... Errenteriako Erdiko kaleak, motza izanagatik, negozio eta zerbitzu ugari biltzen zituen: ehorztetxea, harategia, txurro-denda, mertzeria, burdindegia, taberna, herriko eliza eta herriko etxea bera, besteak beste.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta? Zuek bizi zineten etxia nolakua zan?
-Oso antiguala. Zun arkupia. Zun eskudua. Ta jartzen zun "Jasus hombre salvador", letra hoiek. Eta beti hola ezautu gendun, ta uain'e halaxen dago. Geo zittun bi pixu. Ta bihan zen xesterua, xestuak iten aitzen zena, bai, hala da, holaxen, nola, zea, baserritako, arrantzalientzako, panaderuantzako, [pues] xesterua gendun. Ta zitun bi pixu. Bueno, bi ez, hiru. Hiru.
-Zuek han rentan bizi ziñaten?
-Bai, bai, bai.
-Eta xesteruak iten zitun ordun zestuak diferentiak, asko. Xestu bakoitza bere erabilera...
-Bai. Batzu zian panadeitako. Beste batzuk arrantzaliantzako. Beste batzuk, zera, baserritako. Ta basarriyan'e pues xestu izaten zian, batzuk belarra biltzeko, beste batzuk sagarrak biltzeko... Eta bai
-Ta xestuen izenak?
-Zeinek.
-Badakizkizu, xestu hoien izenak...
-Bai. Jose Olaziregi. Bai, Joxe Olaziregi!
-Joxe Olaziregi zan xestuak ite'zituna?
-"Si,si, si, si... ¡No me confundas!" Si. Bai.
-Joxe Olaziregik iten zitun xestuak eta xestuen izenak? Igual, bat izango zan "kopa", bestia...
-Pues, pues, arrantzalientzako, pues hola, luziak... Baserritarrantzako kopak, geo bestia zen txikiyagua, sagarra biltzeko, panaderuak'e haundiya, o sea, ... Ta geo sillak'e hark konpontzen zittun, gauza asko iten zittun! Bai... Bai... Erdiko kalian genittun, [...] kale motxa da, baña han ez zen gauzik ez zen /etzen/: funeraria, karnizeiya, txurreriya, merzeriya, ... Zenbat gauza zian? Zuk laundu nazu zenbat gauza zian! Gauza asko!
-Bai, bai,
-[...]
-Osea, izaten zen, bai, izaten zen, kilometruan [...] kilometruak ez, kilometroik ez zuen /etzun/ ta, esto, kalean, como... Nola esango nuke nik hori. [Gipu, osea] Europan zen konpletuena zela esaten zuten, "en conformidad de"...
-Erdiko kale hori?
-Bai... Erdi erdiyan. Ayuntamientua, eliza, dena...
-Hantxe.
-Hantxen, bai. Dena batian.
-Orduan etzitzaizuen ezer falta hor...
-Ez, ez, ez, ez, ez... Denak, denak. Gero topua, nortia, autobusa Donostirako, Hondarribirako, dena bertan.
-Toki ona, orduan.
-Bai. Errenteia zentrua, zentro-zentrua, zentro-zentrua.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia