Errenteria (Gipuzkoa)

Aitaren tailerra

Aitaren tailerra <p>Ondartxo auzoko lauzpabost solairuko etxe batean jaio zen. Aitak tailer txiki bat zuen bertan, "F&aacute;brica de lej&iacute;as Euskalduna", eta ikatza eta lixiba saltzen zituen. Gerra ostean preso eraman zuten, ordea, eta familiak urte gogorrak igaro zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-049-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ondartxo auzoko lauzpabost solairuko etxe batean jaio zen. Aitak tailer txiki bat zuen bertan, "Fábrica de lejías Euskalduna", eta ikatza eta lixiba saltzen zituen. Gerra ostean preso eraman zuten, ordea, eta familiak urte gogorrak igaro zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuen etxia zenbat pisukoa zen?
- Ba, nik usten dut bost bat; lau behiñipin bai. Ez nago ziur, e? Biño lau bai. Gero bajuak haundiyak izaten zian lehenago, ta han zakan nere aitak, ba, saltzen zun ikatza, lejia… “Fabrica de lejías” orduan, “Euskalduna”.
- Eta aitak iten zun, berak iten zun lejia?
- Bai, berak eta, ez dakit, norbaittekin, biño bai, bai, beak itten zittuen.
- Zer zitun langilleak bere kargu?
- Ez, nik uste dut izango… nere… pentsatzen det, izaunak. Onbre, zerbait emango ziyoen, biño esan nahi dizut fabrika haundi bat ez zen, ez zen /etzen/.
- Enpresa familiarra?
- Bai, bai.
- Ta zure aita nungua zan?
- Nere aita Lartzabalen jaiua. Lartzabal.
- Nun dao hori, Lartzabal?
- Ba, Oiartzuna joteko, Arragua. Ez duzu izautzen? Han dago…
- Baiño Errenteria da?
- Errenteritik ya Oiartzun aldea. Han zen futboleko kanpo bat ere, biño oain denak etxe berriyak in dittuzte han ere, oseake dena dago desberdiña. Dena ya dago… Eta ama Donosti.
- Ama donostiarra?
- Bai.
- Biño ez dakit non jaio zen. Ta non bizi zen ere… ez dakit. Aittana asko juten giñalakoz. Baserriya zen eta asko juten giñan hara. Biño amana ez naiz gogoratzen.
- Eta amak dendan iten zun lana?
- Ez, nere amak etxian, etxian. Bai.
- Zuek zenbat senide ziñeten?
- Lau.
- Ta zu zenbatgarrena?
- Zaharrena. Gero anaia, gero ahizpa, eta beste ttikiya. Ni jaio… o… ez, ni bizi hogeita bat urte eramaten diyot nere ahizpa ttikiyai, asike hue izandu da neretzako jostaillua. Bai. Eta gehio ez gea izandu; labak, labak. Bizi gea labak; anaia Errenteriyan, beste ahizpa Madriden eta nere ahizpa ttikiya hemen, Donostin, Bidebietan. Eta ni hemen.
- Esan dezu aitak ikatza partitzen zula.
- Bai.
- Eta nola partitzen zun? Bazeukan karrorik ala manduakin, kamioia…?
- Ez, ez. Nik pentsatzen det, zeatikan nik beai aittua, klaro —ta badakit non zagon ta dena, e, biño—, nik usten dut karretilla izango zutela. Ta zakua bete ta. Nik hala pentsatzen det. Ez, ez zen… fabrika zen, ba… tailler bat. Leheno hola. Ta, onbre, asko zen orduan. Asko zen.
- Ta badakizu nora eramaten zun ikatza? Etxez etxe partitzen zun ala beste fabriketara?
- Nik usten dut jendia hara jungo zela billa, gaiñea. Ta ziur nago hala zela. Adibidez, beak eramango zittun noizipeiñian behin zakokada bat, biño gehiegi ez dut uste. Ez dut uste, e? Ez dut uste.
- Eta lejia iteko zer erabiltzen zun?
- Nik [badakit itten zula], “Euskalduna”, “Lejía Euskalduna”. Eta oso ona emen zen, beti beai aittua. Biño orduan ni oso ttikiya nitzen, ta gero kanbiatu in giñan beste bizitzara´re. Bai.
- Orduan, aitak lan hori utzi in zun eta beste zerbaitekin hasi zan?Ala jubilatu in zan?
- Ez, aittak… aittak gero… gerra etorri zen. Eta handik etorri ta kartzelara jun zen. Eta gero, ba, gaizki pasa genuen. Aber!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia