Arkaitzatik Oiartzunera enkarguak egitera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-039-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: ERR-039/008
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Ta? Bai Oiartzunea edo bai Errenteira ez?
-Bai. Bai. Enkarguta normalian Oiartzunea juten nitzen, ni asko ibiliya naiz enkargutan, aberiakin. Aberiakin juten giñan enkarguta, aberia saskiyakin jarri eta astian behin, gutxineko, eta enkarguak eta, o ganaduantzako pensua ekarri behar bazan, eta atzea ta aurrea ibiltzen nitzan, bañon gehienbat Oiartzuna. Igual Ualdetxoa, Altzibarren ere eoten zan e, pentsu almazen bat, eta ba pentsua ekarriz, ba bertatikan enkarguak hartu, o Oiartzuna, askotan ere, enkarguak, eta geo ardua ere ekartzen genun garrafoitan, ta joten giñan Errandonea o, bazan hor, ardo almazen bat eukitzen zutena Oiartzunen, hor ibiltzen giñan batea ta bestea. Bai…
-Eta, enkarguetara esan dezu zu juten zinala askotan…
-Bai, gehienin neetzako izaten zan lana hori. Gehienian bai. Neetzat izaten zan /izatezan/.
-Eta, ze izaten zan lan nekeza edo kalea jute horrek bazun bere… Ba jendia ikusi, gauzak erosi, o…
-Ba ez pentsatu, e!
-Pixka bat atea baserritik…
- Ez pentsatu, e! Ez pentsatu. Geo, neguan, egualdi txarra zalako, udaran berriz zenbait lekutan sekulako beroaldiyak hartu ber izaten zian /izatezian/ eta ezdakit. Ez zidan /etzian/ iñorrek txadik kentzen! Ez…
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!