Errenteria (Gipuzkoa)

Santurtzitik itsasontziz alde egiteko pasatako momentu latzak

Santurtzitik itsasontziz alde egiteko pasatako momentu latzak <p>Gerra garaian, Santurtzitik itsasontzi handi batean sartu zituzten gauez: jendea oso larrituta zegoen, eta asko uretara erori eta ito egin ziren. Inguruko barkuetatik bonbak botatzen zizkieten, oso gogorra izan zen hura. Azkenean, Pasaian gelditu ziren eta beraiek atera egin ziren itsasontzitik. Gainerakoek Frantzia eta Errusia aldera egin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-021-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, Santurtzitik itsasontzi handi batean sartu zituzten gauez: jendea oso larrituta zegoen, eta asko uretara erori eta ito egin ziren. Inguruko barkuetatik bonbak botatzen zizkieten, oso gogorra izan zen hura. Azkenean, Pasaian gelditu ziren eta beraiek atera egin ziren itsasontzitik. Gainerakoek Frantzia eta Errusia aldera egin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero ya azkeneko honutz etorri giñanian izan zen handikan ya atera in behar zen. Gauerdiya. Ta atera in behar zen ta denak korrika izaten zen. Orduan korrika juaten zianian, badakizu ze izaten da, ezta? Bata bestiari bultzaka ta hori. Eta zeon hango kaian zeon barko haundi bat, ta esan ziguten hara sartu behar genula. Ta orduan, kaiako lurratik barko hartaraiño jarri zituzten tabloi batzuk, hara pasatzeko. Ta denak, pues, korrika, zeatikan gaiñian zeuden zeak, bonbak eta istilluak. Zenbat jende erori zen orduan! In zazu kontu hau dela. Bueno, zabalagua, ezta? Eta korrika zoaz. Pues, gero itsasoa dago. Erori zian biñon pillaka jendiak. Eta haurrak, e! Haurrak, txikiyak; heldua emakumia gehiena, zeatikan gizonezkua gutxi zen han. Eta erori eta itto, e! Ez erori eta zea. Ittota. Bai. Apuru horrekin, apuru horrekin, pues, asko, asko. Ezker-eskubi, asko erori zen. Ta zien gauerdiya. Ta zen petrolerua. Petrolero hori oso… petroleokin zijuana, gaiñera. Ta inguratu giñuzten “barcos de guerra” esaten zaiotena. Inguruan [genittuen]. Ta haiek tiroka ta tiroka. Ta, klaro, petroleoa bihian dagola, arrisku ikaragarriya. Ta botatzen zuten, ta igual barkotik —ez dakit— berrehun metrora edo hola, “fouum!”, sua ikusten zenun itsasoan, haiek botatzen zuten materialakin. Ta nahi zuten errenditzia kapitana. Ta kapitaiñai buruan ez dakit zergatikan, ezetz. Eta esaten zioten zea, este… nola izena du, ba? ikurriña ez, txuriya zen. E? zapiya jeisteko, “como rendimiento”. Ta bestiak ezetz. Ta orduan segi haiek ere botatatzen ta botatzen. Hori´re izan zen beste gogorkeri ikaragarriya! Ta gero, batzuk jun zien Errusira hortikan, barku hortatikan. Azkenian jeitsi in zun, e! Bestela denak han akabatuko giñan.
- Itsasontzitik jeitsi in ziñaten berriro.
- Pasaian. Gertatu zen garai hartan nere aman partetik osaba zeon alkate hemen Errenteriyan. Karlos… este… Karmelo Rekalde. Ta egon zen hemen gerrako garaian alkate. Ta baita ere zinegotziya nere amaren anaia. Hua´re zeon udalan. Orduan, bi hoiek jakindu zuten —hoi ez dakit nola komunikatu zien— gu barku hortan giñala. Ta bi haiek, klaro, agintariyak nola zian, hoiei esker hemen Pasaian gu atera giñan. Lauak. Juan giñan lauak atera giñan. Ta gero bestiak juan zian batzuk Frantzira, bestiak… Bueno, guri´re esaten ziguten “rumbo a… rumbo a esto… rumbo a Rusia”. Hoi asko zeatzen zuten, izentatzen zuten, “rumbo a Rusia”. Ta gero beste runbo bat hartzen zun, ta gero bestia hartzen zun ta… Nola? ta [anda] Pasaira etorri! Ta Pasaian, pues, hori gertatu zen. Ta atera giñuzten.
- Pasaian batzuk jeitsiko zian.
- Bai, gutxi. Nik uste dut gu. Biñon haien zeakin, e, haien… nola esango zen? bueno, baimena edo nola esaten da? Bai, bai. Bestiak, pues, batzuek Frantzira juan zien. Asko. Eraman zittuzten. Bestiak ere asko dia Errusira joanak. Baiñon gu, hor gelditu zen. Oain, hori ez dizut esango nola izan zen jakittia gu barku hortan giñala. Biñon beak biyok juan zien ta, klaro, nola zien… agintaritza zaukaten, atera giñuzten ta, bueno, pues geroztikan Errenteriyan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia