Errenteria (Gipuzkoa)

Anaia Feliperen karta Santoñako kartzelatik

Anaia Feliperen karta Santoñako kartzelatik <p>Hamar-hamabi lagun fusilatzen omen zituzten egunero Santo&ntilde;ako kartzelan. Moja batzuen bitartez, Felipe anaiaren eskutitza iritsi zitzaien. Hark ere garbi asko omen zuen edozein egunetan bere txanda izan zitekeela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamar-hamabi lagun fusilatzen omen zituzten egunero Santoñako kartzelan. Moja batzuen bitartez, Felipe anaiaren eskutitza iritsi zitzaien. Hark ere garbi asko omen zuen edozein egunetan bere txanda izan zitekeela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Anaia zaharrena, esan deana, delineante, aparejadore estudiatzen ai zan; ya azkeneko esamiña falta zitzaion, ya setienbren. Eta gero, hoixe. Gero Santoñatik pasa zuen Bilbaora kartzelaa, ta gero handik Burgosa. “Pena de muerte” kendu zizkenian, “ya behintzat ez due hilko”. Egunero hamar lagun hiltzen emen zittuen. Lista jartzen emen zuen. Ta gauian jun ta “holako ta holako”, kraak, eta berriz´e kraak, atia, “holako ta holako”. Ta karta bat, klandestino pasa zigun mojak-o bazeudela ta; hoi jartzen ziun: “Hemen egunero hamar o hamabi hiltzen dittue, ta neri´re noiznahi iritsiko zait hiltzeko ordua. Eta ez diot besteik eskatzen Jainkoai, irmo eta tinko, gizonki jokatu dezatela fusil aurrian”.
- Hoi idatzi zizuen, e?
- Bai.
- Ta nola alleatu zitzaizuen karta? Moja bitartez?
- Bai.
- Holako gauzak iten zituen?
- Onbre!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia